25
mar

Blogariak Amarauna irratsaioan, 12-03-25

Hementxe uzten dizuet gaur goizeko Amarauna irratsaioko laburpentxoa, estekak eta saioa. Beti bezala, Gorka Julio, Mikel Iturria eta hirurok izan gara EITBko estudioetan Arantxa Arza eta Andoni Mutiloarekin batera. Ondorengo gaiak izan ditugu hizpide:

  • Euskarazko lehen tuitak 5 urte: Twitterrek 6 urte bete ditu, baina, euskarazko lehen tuitak, antza denez, duela bost urtekoak dira. Hantxe genbiltzan gu ere (albistea Sustatun)
  • Pinterest: edukien artatzeko (content curation) tresna aproposa, irudi eta bideoentzat bereziki.
  • P2P sareak, Tribbler eta Piratebay droneak.

Zuzenean entzuteko aukera izan ez zenutenoi hementxe uzten dizuet saioaren grabazioa (jaisteko, joan EITBra). Osorik entzuteko, egin klik:

29
Aza

Blogariak Amarauna irratsaioan, 11-11-27

Atzo Euskadi Irratiko Amarauna saioan,  Mikel Iturria, Gorka Julio eta hirurok egon ginen Edurne Ayuso eta Andoni Mutiloarekin batera, Donostiako EITBko estudioetan.  Ondorengo gaiak izan genituen hizpide:

Zuzenean entzuteko aukera izan ez zenutenoi hementxe uzten dizuet saioaren grabazioa. Osorik entzuteko, egin klik:

08
eka

Mapa mentalen oinarrizko ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak beste ikastaro bat ipini du sarean, denon eskura, Internet eta bere tresnen erabilera gipuzkoarron artean sustatzeko. Duela hilabete batzuk Twitter ikastaroa plazaratu zuten, eta hementxe ipini genuen: Oinarrizko Twitter ikastaroak, euskaraz eta gaztelaniaz. Orain mapa mentalena garatu dute.

Mapa mentalen oinarrizko ikastaroa

Ondorengo atalak ditu ikastaroak:



Atal guztiek bideoa dute, azpitituluekin, eta azalpenen eskuliburu osoa pdf formatuan jaisteko aukera ere badago. Ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz egin daiteke:



Ikastaroa TAK enpresak garatu du. Esan beharra dago, Twitter ikastaroarekin gertatu zen bezala, ikastaro honetako bideoak ere ezin direla edozein gunetan txertatu; hau da, ez dago embed egiteko aukerarik. Aurrekoan adierazi genien eta kodea pasatu ziguten arazorik gabe. Halaber, esan ziguten hurrengoan kontuan izango zutela aukera hori. Antza denez, ez dira gogoratu. Ez dago zalantzarik askoz ere interesgarriagoa litzatekeela bideoak nonahi txertatzeko aukera emango balute.

Bide batez, harrituta jarraitzen dut ikastaro honetan ere Copyright-a ikustearekin; izan ere, jakina baita Gipuzkoako Foru Aldundia ahalegin berezia egiten ari dela euren materialak eta fondoak denon eskura uzteko, Creative Commons lizentziapean (GureGipuzkoa.net…). Ea hurrengoetarako.

Amaitzeko, eskerrak eman baino ez honelako ikastaroak garatzeagatik, oso ondo etortzen baitzaizkigu batzuoi gure ikasleekin erabiltzeko eta beste batzuei alor honetan abian ipintzeko.

Ikastaro honen berri, nola ez, Twitterren izan zuen, zehazki @maixu21 erabiltzailearengandik. Mila esker, Xabier, honen berri emateagatik!

06
mar

Blogariak amarauna irratsaioan, 11-03-06

Gaur Euskadi Irratiko Amarauna saioan Mikel Iturria ( @iturri ), Gorka Julio ( @teketen ) eta hirurok egon gara Arantxa Artza eta Andoni Mutikoarekin, Donostiako EITBko estudioetan. Ondorengo gaiak izan ditugu hizpide:

Saioa entzuteko:

23
ira

Yokoso Nihongo

Pentsatzen nuenean ia dena ikusita nuela eta ia ezerk ez ninduela harritzen, hara non azaltzen den nire Twitterrean Marc Alder texastarra!  Alderrek ( @marcadler ) honela definitzen du bere burua:  “Japanese translator, learning Basque and interested in other languages. News junkie.”

Bada, kontua da, duela ez asko, euskarazko Gaurko Hitza bere Twitterrean ingelesera itzulita ematen hasi zela. Geroago, ingelesez emateaz gain, japonierara ere itzultzen hasi zen. Orain, ahoskera eta guzti ematen du. Ze ona, ezta? Niri, behintzat, izugarrizko ilusioa egin zidan ikusi nuenean! Ikusteko zertaz ari naizen, hementxe gaur goizean argitaratu dudan hitzaren bi bertsioak: euskara-ingelesa eta euskara-japoniera.


  1. Marc Adler
    marcadler [Basque Word of the Day] hamaiketako: mid-morning snack http://bit.ly/aLiLvY via @euskaljakintza

this quote was brought to you by quoteurl


  1. Marc Adler
    marcadler [今日のバスク語] hamaiketako: 午前中の軽食 (gozenchū no keishoku) http://bit.ly/aLiLvY via @euskaljakintza

this quote was brought to you by quoteurl

Hemendik aurrera, japonierazko itzulpena iritsi ahala, hura ere txertatuko dut. Mila esker, Marc!

Hurrengo orrialdea »

"azkue fundazioa" "creative commons" "euskal literatura" "gaurko hitza" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna aplikazioak artikuluak aurkezpenak azkue begikoak bideoak blogariak ebentoak EGA ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara euskovision hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak ikastola ikerketak IKTeroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak maitego mu nonick prezi sarrera sopa sustatu twitter txostenak wikipedia

WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck and Luke Morton requires Flash Player 9 or better.