Kim Trefzen aurkezpen honek ideia batzuk ematen dizkigu hainbat web 2.0 baliabide gelan erabiltzeko. Tresna bakoitza aurkeztu eta erabilera didaktikoren bat edo beste aipatzen digu. Labur eta garbi. Ingelesezko eskoletan erabiltzeko pentsatua badago ere, edozein hizkuntzatara egoki daitezke erabilera horiek. Zalantzarik gabe, irakasleoi oso ondo etortzen zaigu mota hauetako tresnak ezagutzea eta besteek zertarako erabiltzen duten jakitea; izan ere, hortik abiatuta guk geure erabilera eman diezaiekegu.
Guk, euskaljakintzan, mota hauetako baliabide dezente erabiltzen ditugu. Ea egunen batean horrelako aurkezpenen bat prestatzen dudan haiei ateratzen diegun etekinaren azalpenarekin…
I think this presentation by Paul Hill about ideas and reflections on the effective use of Prezi to support whole class teaching is excellent. I got some interesting ideias from it and maybe I could put some of them into practice soon! (via @web20classroom )
Prezi aurkezpenak egiteko aplikazio bat da. Ezagunagoak diren beste aplikazio batzuk, PowerPointa adibidez, diapositibaz diapositiba mugitzen diren bitartean, honek ez du ohiko modu lineala erabiltzen edukiak aurkezteko, beste sistema bat baizik. Hitzak, estekak, bideoak… mapa bisual antzeko batean txertatzen dira eta aurkezpenean zehar eduki horiek urruntzen eta hurbiltzen joaten dira. Berezi samarra denez, egokiena adibide bat ikustea izan daiteke hobeto ulertzeko. Hementxe dituzue Benito Fizek bere garaian Karrajuan utzitako adibidea eta azalpen garbia.
Asko hitz egin eta idatzi da aurkezpenak egiteko tresna honi buruz, eta Twitterren eztabaida sutsuak egon dira tresna honen erabilgarritasunaz. Batzuen ustez, ez da oso baliabide egokia, zoom sistema honen ikusgarritasuna dela eta, edukiak garrantzia galtzen duelako. Niri, aldiz, asko gustatzen zait. Aurkezpen guztien helburua ez da beti bera, jakina. Batzuetan gure hitzak nabarmendu nahiko ditugu; besteetan, aldiz, irudi edota hitz zehatzen bat; beraz, aurkezpen mota ezberdinetarako tokia eta aukera badagoela iruditzen zait.
Bada, duela hilabete inguru, Dolors Reigen El Caparazón blogean erreminta hau erabiltzen ikasteko gida ofizialak gaztelaniara itzuli zituela ikusi nuen. Une hartan, euskararekin gauza bera egitea ondo legokeela pentsatu nuen, baina galtzak bete lan nituen eta zeregina beste une baterako utzi behar izan nuen. Gauzak horrela, egunotan ataza atzera hartu, eta oinarrizko gida eta aurreratua euskaratzeari ekin diot.
Itzulpenarekin hasi aurretik, Prezi akademiarekin harremanetan ipini nintzen (asmoa, Dolorsek egin zuen bezala, gida ofizialak euskaratzea baitzen). Itzulpena amaitutakoan beraiei bidaltzeko esan zidaten. Halaxe egin dut; beraz, ea beste hizkuntzetako gidekin batera, euskarazkoa ere, gune ofizialean ipintzen duten.
Estoy siguiendo las jornadas de Aulablog 2010 a través del streaming y no me queda más que dar las gracias por permitirnos seguir las interesantes charlas en directo y poder acceder a las presentaciones. ¡Muchísimas gracias!
Para comenzar, me ha gustado mucho esta presentación de @yalocin, que me ha llegado a través de Twitter y que es parte del curso de Redes Sociales. Charo, gracias por compartir.