26
ira

Android mugikorrentzako euskarazko teklatu adimenduna erabiltzeko prest

Nonickeko azken edizioan, Nonick 011, hizlarietako bat  Ben Medlock gazte britainiarra izan zen, TouchType enpresako CTO eta sortzaileetako bat. Medlock SwiftKey tresnaz aritu zitzaigun: mugikorrean idatzi ahala, hitza iragartzen duen aplikazioa. EITBko Lontzo Sainz eta biori interesgarria irudituta, Medlocki galdetu nion ea euskaraz garatzea oso zaila ikusten zuen (beste hizkuntza pila batean erabiltzeko aukera badago). Erantzun zidan euskarazko hitzak behar zituztela, corpusa.

Euskara Aholku Batzordeko IKT ataleko buru den Lurdes Auzmendirekin harremanetan jarrita, beraiek ere interesgarri ikusten zutela garapena eta TouchTypekoekin hitz egingo zutela esan zidan. Gauzak horrela, bai eitb.com-ek eta bai Jaurlaritzako Euskara Aholku Batzordeak ere testuak eta corpusa bidali zuten. Horietan oinarrituta egin du  TouchType enpresak garapena.

Udan zehar hainbat erabiltzailek aplikazioa probatu eta gero, gaur iragarri dute eitb.com-en aplikazioa jaisteko moduan dagoela ‘Android market’-en (oraingoz sistema operatibo hori duten mugikorrentzat baino ez dago erabilgarri).  Aipatutako artikuluan guztia azalduta dagoenez, ez naiz gehiago luzatuko.

Amaitzeko, hementxe uzten dizuet Joxe Rojasek egindako bideotutorial bikaina, aplikazioa probatzera animatzen bazarete, laguntza izan dezazuen:

24
mai

Blogariak Amaraunean, 2010-05-23

Atzo Gorka Julio, Mikel Iturria eta ni izan ginen Amarauneko blogarien tartean, Arantxa Arza eta Andoni Mutiloarekin. Astean zehar izandako hiru hitzordu garrantzitsu aipatu genituen: Nonick Conference, Azkue Fundazioak antolatutako Jakintza Librearen jardunaldiak eta Diario Vascoren eskutik etorritako Congreso Internacional de Ciudadanía Digital.  Google TV ere izan genuen hizpide: iraultza iritsiko da telebistaren mundura? Amaitzeko, datorren larunbatean, Elgetan, ospatuko den Euskovision aitatu genuen.

Teketen, Iturri eta euskaljakintza

Beti bezala, gai askoz ere gehiago genituen prestatuta, baina horretarako baino ez zuen eman gure denborak!

Joxe Rojasek, oraingoan ere bere lana txukun-txukun eginez, Teknopataren txokoan utzi digu saioaren grabazioa. Entzun nahi baduzue, egin klik:

Gehigarriak:

"azkue fundazioa" "creative commons" "euskal literatura" "gaurko hitza" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna aplikazioak artikuluak aurkezpenak azkue begikoak bideoak blogariak ebentoak EGA ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara euskovision hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak ikastola ikerketak IKTeroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak maitego mu nonick prezi sarrera sopa sustatu twitter txostenak wikipedia

WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck and Luke Morton requires Flash Player 9 or better.