Playing to learn?
Twitter, zalantzarik gabe, nire PLE edo Personal Learning Environment delakoaren bihotza bihurtu da. Bertan ezagutzen ari naiz pertsona interesgarrien lana – nire afizio, ofizio eta jakin-min berdintsua dutenak-, eta bertatik jasotzen ditut, eguna joan eguna etorri, esteka, irakurgai, beste pertsonenganako zubia egingo duten erabiltzaileen erreferentzia eta aurkezpen interesgarriak, besteak beste, etengabeko jarioan. Gaur @simbeckhampson-en tweet honen bidez, Maria Andersenen aurkezpen honetara iritsi naiz, jokoen papera irakaskuntzan aztertzen duena.
Web 2.0, IKT eta teknologia berrien mundu zirraragarri honen aukera amaigabeak ezagutzen hasi nintzen unetik, oso garrantzitsua iruditu zait joko eta simulazioen integrazioa hezkuntzan arrazoi askorengatik. Lastima euskaraz hain eduki gutxi egotea! Eduki gutxi eta, beraz, aukera ugari alor hori miatu eta garatzen hasteko…



