• Hasiera
  • Aurkezpena
  • Gaurko hitza
    • Gaurko hitza jokoa
    • Sortu zure jokoa
  • Euskaljakintza
  • Hitzapasa
  • Esaera jatorrak
    • Aipuak
  • MU PLUS Online
facebook
linkedin
twitter
vimeo
youtube
google_plus
pinterest

Tag

“hezkuntza teknologia”
31
URT
2013

Jokoak sortzeko dohaineko formazio saioa irakasle eta ikasleentzat

Datorren asteartean, otsailak 5, Donostiako San Telmoko Badu, Bada erakusketako  Azokan ordubeteko formazio saio ireki bat emango dut. Bi txanda aurreikusten dira, 12.30ean eta 15:00etan. Gaurko hitza plataforman joko bat sortzen ikasiko dugu saioan. Plataforma hau bereziki irakasle eta ikasleentzat pentsatutakoa da:

  • Irakasleek ikasleentzat ariketa moduko jokoak sor ditzakezue, gai bat errepasatzeko edo.
  • Adin bateko ikasleek ere euren jokoak sor ditzakete. Helburua ikasleak sortzaile eta, aldi berean, irakasle bihurtzea da. Gainera, sortzen dituzten jokoak Tuenti, Twitter edo nahiago duten sareetan parteka ditzakete. Horrela, euren lagun, guraso, irakasle edo nornahiri jokatzeko aukera eman diezaiekete. Ikastetxe, gela edo norberaren webgunean ere txerta daitezke sortutako jokoak.

Adibide bat:

Irakasle guztiak gonbidatuta zaudete eta, nahi izanez gero, DBH 2. ziklotik gorako ikasleekin ere etor zaitezkete. Baldintza pare bat baino ez: ordenagailu batzuk ekartzea eta aldez aurretik izena ematea. Hurbiltzen zareten ikasle eta irakasleek, gainera, Badu, Bada erakusketa doan ikusteko aukera izango duzue.

  • Data: otsailak 5
  • Ordua: 12.30 eta 15.00etan
  • Iraupena: 60 minutuko formazio saioa (erakusketa ikusi nahi izanez gero, horretarako hartzen duzuen denbora)
  • Nori zuzendua: maila guztietako irakasleei, eta DBH zein DBHOko ikasleei
  • Helburua: plataforma aurkeztu eta ordubeteko formazioa jaso doan
  • Plaza mugatuak: aurrez izena eman behar da

Izena emateko:

  • Telefonoa: 943 48 15 80
  • E-maila: Miren_Akordagoitia@donostia.org.
  • Gaia: Maite Goñi

 

Ikasi, ikusi eta astearte goiza edo arratsaldea gurekin pasatzeko aukera ezin hobea duzue. Anima zaitezte!

18
ABE
2012

Sortu zure jokoak Gaurko Hitza plataforman

Dakizuen bezala, duela gutxi ospatu dugu Gaurko Hitzaren 4. urteurrena. 4 urte igaro dira, beraz, blogarekin hasi ginenetik. Tarte horretan, blogaren harira, egitasmo ezberdinak abian ipintzeko aukera izan dugu, besteak beste, bertan azaltzen diren hitzak praktikatzeko Gaurko hitza jokoa. Ez dago zalantzarik, horrelako jokoetan arituta, asko ikasten dela modu entretenigarrian eta ia ohartzeke; hala ere, hori motz samar geratzen zela eta, aspalditik nuen bide horretan beste urrats bat emateko gogoa. Gaurko hitza plataforma dator, nolabait, buruan nuen ideia hori gauzatzera; izan ere, plataformak aukera ematen baitu nork bere jokoak sor ditzan.

Tresna hau bereziki irakasle eta ikasleentzat pentsatutakoa bada ere, edonork egin dezake kontua bertan eta jokoak sortu. Egitasmoa abian ipintzeko orduan, ondorengoak izan dira helburu nagusiak:

  • Irakasleek ikasleentzat ariketa moduko jokoak sortzea, gai bat errepasatzeko edo.
  • Adin bateko ikasleek ere gauza bera egitea, ikasleak sortzaile eta, aldi berean, irakasle bihurtuz. Gainera, sortzen dituzten jokoak Tuenti, Twitter edo nahiago duten sareetan parteka ditzakete. Horrela, euren lagun, guraso, irakasle edo nornahiri jokatzeko aukera eman diezaiekete.
  • Interneteko euskarazko edukiak areagotzea.

Esan behar da plataforma Forma 3.0 enpresak -duela gutxi arte Ihardun- garatutakoa dela eta HPSk diruz lagundua. Adibide honetan ikus dezakezuen bezala, test moduko joko edo ariketak sortzeko aukera ematen du eta, aipatu lez, sortutakoa sare sozial ezberdinetan partekatu ahal izango da (Tuenti, Twitter, Facebook eta Google+) eta baita korreoz bidali ere. Azken aukera, irakasle edota ikasleentzat interesgarria izan daitekeena, ‘enbotatu’ edo nork bere web orrian, gelako zein ikastetxeko blogean txertatzearena da.

Joko bat egin nahi duenak plataforman alta eman eta 15 galdera sortu beharko ditu. Nahi adina joko sortzeko aukera izango du erabiltzaile orok eta sortutako guztiak bere profilean gordeta geratuko zaizkio. Erabiltzaile ezberdinei jarraitzeko aukera ere egongo da. Eman beharreko urrats guztiak ondorengo bideotutorialean ikus ditzakezue (hementxe jarraibideak idatzita).

Espero dut Gaurko hitza plataforma zuen gustukoa izatea, eta guztion artean sortutako jokoetatik denok asko ikasi ahal izatea.

08
AZA
2012

‘Gone Google Story Builder’ istorioak sortzeko tresna probatzen

Twitterren, @DimitrisTzouris erabiltzailearen bidez, Googlen tresna honen berri izan dut: Gone Google Story Builder. Oso tresna mugatua da, baina atentzioa eman dit istorioak modu errazean sortzeko eskaintzen duen aukera. Ez da gauza handirik egin behar:

  • Joan hona: http://docsstorybuilder.appspot.com/ (get started)
  • Pertsonaien izenak eta elkarrizketa kutxatxoetan idatzi.
  • Musika gehitu edo urrats hori jauzi (5-6 musika mota ematen ditu aukeran)
  • Istorioa argitaratu: bideoa sortu eta hura partekatzeko URL helbidea ematen du.

Arraroa da enbotatzeko aukerarik ez ematea (HTML kodea); halere, pentsatzen dut, garatzen jarraituz gero,  egingo dizkiotela hobekuntzak.

Honela azaltzen dute haiek:

With the new Gone Google Story Builder, you can make your own personalized videos featuring the characters, story, and even music of your choosing and then share it with everyone you know (or maybe just a few of your closest friends).

Emaitza honelako zerbait da:  http://gweb-docs-story-generator.appspot.com/-BV9OCf

Istorioa abian ipintzeko, egin klik irudiaren gainean.

29
URR
2012

Marka-gune sozialak: Diigo hezkuntzan (ikasle eta irakasleekin erabiltzeko tutoriala)

Azkenaldian, PLE (Personal Learning Environment) edo IIP (Ikasketa Ingurune Pertsonala)  kontzeptua irakasleen artean zabaltzen saiatzen ari naiz, nork bere ikasketa ingurunea izatearen garrantzia azpimarratu nahian: informazio/eduki interesgarriak eguneratuta izatea, etengabe ikasten lagunduko diguten iturri egokiak identifikatzea, topatutakoa ondo gorde eta kudeatzea, gure edukiak plazaratzeko plataforma egokiak ezagutzea… Bada, bide horretan ezinbestekoa iruditzen zait marka-gune sozial bat erabiltzea (marcadores sociales / social bookmarking).

Delicious izan da urte askoan gehien erabili izan den marka-gune soziala, baina azken urteetan nik irakasleei Diigo aholkatu izan diet, gure gogokoak gorde eta partekatzea ahalbidetzeaz gain, taldeak sortu eta taldean lan egiteko aukera ere eskaintzen digulako, besteak beste.

Honi buruz gehixeago jakin nahi baduzue, hementxe uzten dizuet azken ikastaroetan erabilitako tutoriala:

 

123

Atalak

Nire Twitterreko jarduna

  • Twitter feed loading

Azken iruzkinak

  • Androidapk(e)k Android mugikorrentzako euskarazko teklatu adimenduna erabiltzeko prest bidalketan
  • Android apk(e)k Android mugikorrentzako euskarazko teklatu adimenduna erabiltzeko prest bidalketan
  • http://english-essay(e)k Gaurko hitzaren 8. urteurrena: idatzi txio bat! bidalketan
  • http://custo(e)k Ama Hizkuntza meme erronka bidalketan
  • http://customres(e)k Teleprompterrak irakaskuntzan bidalketan

Etiketak

"alfabetizazio digitala" "azkue fundazioa" "creative commons" "gaurko hitza" "hezkuntza teknologia" "infografiak euskaraz" aipuak amarauna aplikazioak arauak artikuluak aurkezpenak azkue baliabideak bideoak cc ebentoak EGA egitasmoak ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara gaurkohitza google hezkuntza hitzaldiak hitzapasa ideiak ikastaroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak konpetentziak maitego moodle mu nonick prezi tutorialak twitter urteurrenak

Lagunen txokoak

  • Adaki Komunikazioa
  • Ainhoa Ezeizaren txokoa
  • Algara, edo ez gara
  • Baga, biga, bloga!
  • Bitácora de Aníbal de la Torre
  • Delifunart
  • Harrikadak
  • Kalamuatik Txargainera
  • Karrajua
  • La personnalité
  • Nire uste harroan
  • Patxitrapero
  • Sustatu
  • Teketen
  • Teknopataren txokoa
  • Umap euskaraz

Harremanetan ipintzeko

  1. Izen-abizena *
    * Idatzi zure izena
  2. Posta helbidea *
    * Sartu baliozko posta helbide bat
  3. Mezua *
    * Mezua idatzi

Artxiboak

Edtech news

Maite Goñik garatua, Wordpress erabiliz.
Creative Commons-en baimena
CC Aitortu 3.0.