30
mai

Euskovision Elgetako Espaloitik zuzenean Sustaturako

Atzo Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izan ginen Euskovision delakoa Sustaturekin komentatzen. Ekitaldi honen inguruko informazioa Sustatun bertan duzue, baina, labur esateko, honetan datza: Eurovision jaialdia pantaila handi batean ikusi bitartean, Coveritlive bidez komentatzea. Asmatuko zenuten bezala, ez dira iruzkin profesionalak, Uribarri baikinan, ez; kontua bertan gertatzen den edozer umorez komentatzea da.

Taldetxo bat (Iban Arantzabal, Goio Arana, Josu Mendicute, Orreaga Aranburu, Elena Laka, Jon Berezibar -barkatu baina pare baten izenak ez dakizkit-) bildu ginen atzo Luistxo Fernández, Ana Malagón eta Goio Telletxea aparten gidaritzapean. Ez dago esan beharrik ederki baino hobeto pasatu genuela: batak ez dakit nola zeukala ilea eta barrez, bestearen izterrak sekulakoak zirela eta barrez… Burutik pasatu zitzaigun guztia idatzi genuen! Aitortu beharrean nago hara joan aurretik entzun gabe nituela sailkatutako abestiak, eta ez nuela ideiarik ere aurretik gertatutakoaz, baina garbi geratu zen maila handia zegoela bertaratutakoen artean. Sustatuk egun batzuk lehenago parte hartzeko deia egina zuenez, gainera, hortxe egon ziren komentarista gehiago sareaz bestaldean gurekin batera.

Momentu bereziki barregarriak izan genituen: espontaneoa agertu zenean, ilehori hau ikusi genuenean, bozketa garaian herrialde ezberdinetako aurkezleak ateratzean, Uribarrik “xarrr de momen” esaten zuen bakoitzean… Haserretu ere, haserretu ginen pixka bat irabazlearekin (Germany twelve points!), ez baitzitzaigun irabazteko moduko abestia iruditu eta, behin kritikatzen hasita, puntuatzeko modu berriarekin freskotasuna eta zirrara apur bat galtzen dela iruditu zitzaidan…

Aurreko guztiaz gain, garbi dago nire gustu musikala oso urrun dagoela herrialde ezberdinetako ordezkarien faboritismoetatik. Nik ez nuen bat bera ere asmatu; halere, norbaitek irabaztekotan, nik hauei emango nieke saria:

Gauza hauek, hotzean eta testuingurutik at, bitxi samarrak gera daitezke; halere, hementxe klik eginda, han hitz egindakoari begitxo bat botatzeko aukera izango duzue. Ez ginen, baina, bakarrak izan horrelako kontuetan. EurOut ere (Europa osora begira egindako lesbianentzako webgune bat) liveblogging egiten ibili zen gure antzera. Luistxo bi taldeon jarduna errepasatzen egon da eta, antza denez, iruzkin berberak egin genituen. Harrigarria benetan konparazioa!

Amaitzeko, esan, gutako batzuk (Ana, Goio, Orreaga eta ni)  Elgetan geratu ginela argazkiko Eguzkitza landetxean. Plazer bat izan da gaurko gosaria, konpainia ezin hobean!!

Eguzkitza landetxea

"azkue fundazioa" "creative commons" "euskal literatura" "gaurko hitza" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna aplikazioak artikuluak aurkezpenak azkue begikoak bideoak blogariak ebentoak EGA ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara euskovision hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak ikastola ikerketak IKTeroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak maitego mu nonick prezi sarrera sopa sustatu twitter txostenak wikipedia

WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck and Luke Morton requires Flash Player 9 or better.