Nola aldatzen diren gauzak! Euskadi Irratiko ‘Ele-Alea’ saiora gonbidatu ninduten…
Zenbat buelta ematen dituen bizitzak! Ez dut nire txoko honetan inoiz komentatu, baina 1990. urtean, Euskadi Gaztea hasi zenean, hilabate batzuez esatari lanetan ibili nintzen ordezkapenak egiten. Ez da txantxa: astean zehar 3 orduz zuzenean, eta, asteburuetan, 4 orduko saioak egiten genituen. Ez da gutxi garai haietan ikasi nuena: musika guk ipintzen genuen (garaiko binilozko diskoak), telefonoa zuzenean hartzen genuen, publizitatea grabatu… Esaten den legez, guk ein eta guk jan. Geroago Jakintza Ikastolan lanean hasteko aukera izan nuen, eta beste guztia historia da…
Baina ez hain urrutiko historia! Duela urte batzuk irratira bueltatzeko aukera izan dut; izan ere, Amarauna irratsaioan kolaboratzen hasi baikinen, Blogarien tartean, blogari-saltsero talde bat (@iturri, @teketen, @samuraitasuna, @xuriken, @maxkuri, @joxe, @bontxi, @jozulin, @josi, @jmendicute) bertako Arantxa Kaltzada, Arantxa Artza, Edurne Ayuso eta Andoni Mutiloarekin. Badakizue, hementxe plazaratzen ditudan saio horiek internet, sarea, teknologia berriak, IKTak eta horrelakoei buruzkoak.
Eta hau guztia zertara dator? Ba, kontua da garai haietaz gogoratu naizela aste honetan elkarrizketa parea egin didatenean saio ezberdinetarako: Faktoria eta Ele-Alea saioetarako. Askotan bizitzak aldentzen zaitu zenbait lan, pertsona, egitasmo eta espazioetatik eta oharkabean bueltu egiten zara hainbat lan, pertsona, egitasmo eta espazioetara…
Eta hau guztia zertara dator (berriz)? Ba, kontua da hementxe utzi nahi nuela Ele-Alea saiokoek egindako elkarrizketa, gaur @ItziMex-ek Tuiterren gogorarazi didana. Hortxe doa:


