30
abu

43 ideia bideokamerak irakaskuntzan txertatzeko eta gauza gehiago

Iaz Flip Mino bideokamera erosi nuen euskaljakintzakoekin erabiltzeko. Nazkatuta nengoen, aurreko urteetan, ikasleek elkarrizketa bat bideoz grabatzen zuten bakoitzeko ibiltzen ginen moduarekin: elkarrizketa grabatu, bideoa niri eman deskargatzeko (bakoitzak bere etxean egin zezakeen, baina kontuan izanda ikastolan bideo bakarra genuela eta, horretaz gain, berehala utzi behar genuela kamera libre beste elkarrizketatzaileentzat…), kableak gora eta behera, deskargak elkarrizketak hartzen zuen denbora bera behar zuen, zintak erabili eta ezabatu, bateriak gastatu, aldatu… Uf!!! Odisea bat!!

Flip Minok izugarri errazten ditu gauzak: USB memoria gisa lan egiten du; beraz, bideo bat deskargatzea edozein artxibo pasatzea bezain erraza eta azkarra da. Gainera, bideo ediziorako programa sinple bat dakar. Zenbat ordu ez nituen aurreztuko horrekin! Kontua da horrelako tresnek asko animatzen dutela bat kamera edozein unetan erabiltzera. Eta guk dezente erabiltzen dugu ia edozertarako.

Halere, gailua erabiltzeko prest izatea bezain garrantzitsua denez zertarako erabiliko dugun, hona hemen Edudemicen topatutako aurkezpena, idea sorta politarekin. Aurkezpena Tom Barrettek egina da.




Hona hemen Barrettek berak egindako beste aurkezpen batzuk, guztiak ezin interesgarri eta erabilgarriagoak irakasleontzat.

Interesting ways to:

Horiek guztiak eta gehiago topatuko dituzue Edte.ch gunean. Benetan, merezi du begitxo bat botatzea. Zorionak eta mila esker, Tom, egindako lanagatik!

28
abu

Playing to learn?

Twitter, zalantzarik gabe, nire PLE edo Personal Learning Environment delakoaren bihotza bihurtu da. Bertan ezagutzen ari naiz pertsona interesgarrien lana – nire afizio, ofizio eta jakin-min berdintsua dutenak-, eta bertatik jasotzen ditut, eguna joan eguna etorri, esteka, irakurgai, beste pertsonenganako zubia egingo duten erabiltzaileen erreferentzia eta aurkezpen interesgarriak, besteak beste, etengabeko jarioan. Gaur @simbeckhampson-en tweet honen bidez, Maria Andersenen aurkezpen honetara iritsi naiz, jokoen papera irakaskuntzan aztertzen duena.

Web 2.0, IKT eta teknologia berrien mundu zirraragarri honen aukera amaigabeak ezagutzen hasi nintzen unetik, oso garrantzitsua iruditu zait joko eta simulazioen integrazioa hezkuntzan arrazoi askorengatik. Lastima euskaraz hain eduki gutxi egotea! Eduki gutxi eta, beraz, aukera ugari alor hori miatu eta garatzen hasteko…

25
abu

Tech tools for the English (or Basque) classroom

Kim Trefzen aurkezpen honek ideia batzuk ematen dizkigu hainbat web 2.0 baliabide gelan erabiltzeko. Tresna bakoitza aurkeztu eta erabilera didaktikoren bat edo beste aipatzen digu. Labur eta garbi. Ingelesezko eskoletan erabiltzeko pentsatua badago ere, edozein hizkuntzatara egoki daitezke erabilera horiek. Zalantzarik gabe, irakasleoi oso ondo etortzen zaigu mota hauetako tresnak ezagutzea eta besteek zertarako erabiltzen duten jakitea; izan ere, hortik abiatuta guk geure erabilera eman diezaiekegu.

Guk, euskaljakintzan, mota hauetako baliabide dezente erabiltzen ditugu. Ea egunen batean horrelako aurkezpenen bat prestatzen dudan haiei ateratzen diegun etekinaren azalpenarekin…

Via @web20classroom

19
eka

Learning to learn

Twitterren, @idocente erabiltzailearen bidez, Stephen Downesen aurkezpen honetara iritsi naiz. Lastima ez daudela Downesen hitzak, bideo batean jasota, aurkezpenarekin batera! Honela ere, baina, bere mezua ondo ulertzen dela iruditzen zait. Bi aldiz ikusi beharrekoa, zalantzarik gabe!

Hementxe uzten dizuet “ikasten ikasi” eta konektibismoari buruzko aurkezpena, hausnarketa egin dezazuen:

"azkue fundazioa" "creative commons" "euskal literatura" "gaurko hitza" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna aplikazioak artikuluak aurkezpenak azkue begikoak bideoak blogariak ebentoak EGA ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara euskovision hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak ikastola ikerketak IKTeroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak maitego mu nonick prezi sarrera sopa sustatu twitter txostenak wikipedia

WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck and Luke Morton requires Flash Player 9 or better.