• Hasiera
  • Aurkezpena
  • Gaurko hitza
    • Gaurko hitza jokoa
    • Sortu zure jokoa
  • Euskaljakintza
  • Hitzapasa
  • Esaera jatorrak
  • MU PLUS Online
facebook
linkedin
twitter
vimeo
youtube
google_plus
pinterest

Category

Sailkatugabeak
02
EKA
2012

Dagokionari

Demagun Interneteko ur batzuetan arre, besteetan garden horietan nabigatzen ari zarela, eta eduki interesgarri batekin topo egiten duzula. Munduarekin edo,  hain urruti jo gabe, zure jarraitzaileekin partekatu nahi zenukeen moduko zerbait. Mezua idaztera zoaz, demagun Twitterren. Demagun zalantza handiak sortu zaizkizula hitz edo esaldi baten inguruan. Demagun, halaber, zalantza hori nori galdetu baduzula. Zalantza bota, erantzuna jaso. Eta demagun, gainera, ez dela denbora tarte luzeegia igaro ekintza batetik bestera. Irudikatu jarraian kontatzera noan beste hau. Egunero, astero… -irakurleak ipin beza berari ondo datorkion denbora tartea- harpidetza soil baten bitartez, Euskaltzaindiaren arau baten inguruko azalpen pilulatxo bat jasotzen du irakurle horrexek, edota antzeko bi termino edo egituraren arteko aldeari buruzko argibideren bat, edo zuzen idazteko aholkutxo bat, edo ezagutzen ez duen atsotitzen bat, edo… Bada, hori guztia eta askoz ere gehiago ipintzen die Fundeu edo Fundación del Español Urgente  delako egitasmoak, klik batera (ikus, besteak beste, youtuben duten kanala), sarean gaztelaniaz jarduten duten erabiltzaileei bere Twitter kontuaren bidez (@Fundeu).

Ezin ezkuta dezaket ematen didan inbidia. Eta erabiltzaile euskaldunok Euskaltzaindiaren Jagonet antzeko zerbitzuren bat sare sozialen bitartez jasotzeko aukera izango bagenu? Askotan pentsatu izan dut. Akademiak badu lehendik ere presentzia bat Internet bitartez: bere erabakiak eta arauak sarean daude kontsultagai, Hiztegi Batua bezala, eta zalantzak argitzeko zerbitzu txukun bat ere badu, Jagonet. Horri guztiari etekin handiagoa ateratzeko, sarean gabiltzan askoren ustez, egokia eta onuragarria litzateke Euskaltzaindiak sare sozialen bitartez, @Plazaberri Twitter kontuaren bitartez esaterako, sareko euskal erabiltzaileekin harremanetan egotea, dela bere erabakiak zabaltzeko, bere jardunaldi eta publikazioen berri emateko, arau eta gomendioak sozializatzeko, zalantzak modu arinean argitzeko, dela iradokizunak eta ekarpenak jasotzeko…

Zein dira, baina, tresna hauen abantailak? Labur azalduta, sare sozialek balio estrategikoa dute eta izango dute hemendik aurrera. Une honetan bertan, gizarteko eragilerik aktiboenak, oihartzun handia daukatenak, Twitter bidez ari dira zabaltzen euren mezuak, komunikabide klasikoen aurretik. Mundu osoko joera hau Euskal Herrian ere oso azkar ari da gauzatzen. Beraz, euskaldunok mezuak hedatzen ari garen plazetan horrelako zerbitzu bat izateak ekarriko lukeen onura garbia da. Sare sozialetako jarduerak  gizartean eragin errepikatzailea du, eta indar errepikatzaile hori probestu beharko genuke gure hizkuntzaren erabilera zuzena zabaltzeko.

Beste ildo batetik, ez legoke gaizki Euskaltzaindiak egungo teknologiak baliatzea eraginkortasun handiagoa lortzeko eta hiztunengana hurbiltzeko. Horrez gainera, sare sozialetan muturra sartzeak aukera emango lioke Euskaltzaindiari teknologia berrietan, komunikazioan eta sare sozialetan erabili beharreko euskararen gainean gogoeta egiteko, dagoen praktika eta sortzen diren zalantzak bertatik bertara ezagutzeko, eta egoki deritzen erabakiak hartzeko.

Amaitzeko, jakin badakit eskatzea erraza dela eta egitasmo ororen atzean ezkutatzen den diru kontuen itzal luzeak distira ken diezaiokeela proposatutakoari. Eredu bezala aipatutako Fundeuk, adibidez, BBVAren laguntza jasotzen du. Formula horiek edo antzekoak ekar litezke gurera?

Horra arrazoi sorta labur bat, luzatu ere egin litekeena, baina ez da inoren  asmoa kosta ahala kosta konbentzitzea; aitzitik, sarean honen inguruan dagoen kezka aintzat hartuta, iradokizun moduan botatzea ondo legokeela iruditu zitzaidan duela hilabete batzuk. Halaxe egin nuen, baina ez dut gaur arte erantzunik jaso. Euskaltzaindiak baditu bere teknikariak, baita teknologia kontuetan adituak diren euskaltzainak ere, eta ziur nago jakingo dutela erabakirik egokiena hartzen.

Gipuzkoako Hitzan argitaratua (2012-05-01)

18
API
2012

Fernandok gure laguntza behar du

Gaur toki ezberdinetatik iritsi zait berria, besteak beste, Mondragon Unibertsitateko lankideen zerrendatik:

FERNANDOK GURE LAGUNTZA BEHAR DU!!!!!!!!!!!

Seguru batzuek baduzuela bere berri, Fernando atxabaltarra baita. Fernandok 9 hilabete besterik ez ditu eta bere aukera bakarra medula emaile bat aurkitzea da. Ez dago beretzat tratamendurik.

EGIN GAITEZEN MEDULA EMAILE !!!

Bere gurasoek, blog bat sortu berri dute. Berbidali linka mesedez, danon artian lortuko dogu eta!!!
http://fernandonecesitamedula.wordpress.com/2012/04/10/que-me-pasa/

Konpatible edo bateragarriak bagara, eta ojala hala balitz, gaur egun ez ligukete bizkarra zulatuko. Dagoeneko medula emate prozasua, odola ematearen oso antzerakoa baita.

Mezu horren atzetik izugarri estimatzen dudan Joxe Aranzabal lankidearen erantzuna etorri da. Iritsi bezala kopiatuko dut hemen, nahiz eta zerrenda pribatu bateko mezua izan, ulertzen dudalako bere asmoa izan dela ahalik eta jende gehienengana iristea.

Ni ere bizi naiz hezur-muinaren transplantea egin zidatelako. 2003an izan zen. Urtebete lehenago, linfoma bat aurkitu zidaten, odolean agertzen den minbizi mota bat, eta ia urtebete kimioa eta beste terapia batzuk jaso ondoren, hezur-muinaren transplantea egin zidaten, ziurtatzeko minbizia ez zitzaidala berriro agertuko. Sekulako zorte ona izan nuen, neure familian aurkitu bainuen emaile bat: Fatima arreba. Bost neba-arreba gara, eta bakarra aurkitu zuten konpatiblea nirekin, bera.

Fatima eta biok egun berean joan ginen ospitalera. Zuk esan duzun moduan, Amaia, odol transfusio bat bailitzan atera zizkioten zelula amak arrebari. Handik bospasei egunera niri sartu zizkidaten, odol transfusioaren teknika erabilita. Egun haietan beste bi euskaldun ezagutu nituen Santanderko Ospitalean, ni moduan hezur-muinaren transplantea egiten: batak bere familian zeukan emailea; besteari, berriz, Alemaniatik ekarri zioten berak behar zuen hezur-muina, bere familian eta Euskal Herri osoan ez zutelako emaile egokirik aurkitu.

Transplante horien problemarik handiena ez da teknikoa izaten, baizik eta emaileak aurkitzea, konpatibleak izango direnak gaixoarekin. Horregatik, oso inportantea da ahalik eta emaile gehien egotea, kasu horretan areagotu egiten baita emaile egokia aurkitzeko aukera. Hortik Fernandoren familiaren angustia, oraindik ez du-eta aurkitu inor konpatible bere semetxoarekin.

Nik bat egiten dut Amaiarekin eta Fernando txikiaren familiarekin, eta gonbita egiten dizuet anima zaitezten hezur-muinaren emaile izatera.

Joxeren azalpenaren atzetik beste hau iritsi da:

Email honetan bidaltzen dizuet trasplantearen inguruko informazioa, nolakoa da prozesua? non egin daiteke?

Trasplanteen organismoaren webgune ofiziala:
http://www.fcarreras.org/es/-d%C3%B3nde-hacerse-donante-de-m%C3%A9dula-%C3%B3sea-_45794

Dena azaltzen duen bideo informatibo bat:

Ez dago askoz ere gehiago eransteko, ezta? :-)

Atalak

Twitter

  • Twitter feed loading

Azken iruzkinak

  • Idazketa (weekly) | Klaserako tresnak(e)k ‘Sare sozialak Interneten, gurasoentzako gida’ bidalketan
  • Maite(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
  • iturri(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
  • Zer egin software librea bultzatzeko? (2) | Ikusi makusi(e)k Open Space Azkue Fundazioaren eskutik: euskara & Internet XXI. mendean bidalketan
  • Maite(e)k esaerajatorrak.com bidalketan

Etiketak

"azkue fundazioa" "creative commons" "euskal literatura" "gaurko hitza" "hezkuntza teknologia" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna aplikazioak arauak artikuluak aurkezpenak azkue azoka47 bideoak cc ebentoak EGA egitasmoak ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara google hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak konpetentziak maitego mu nonick prezi sarrera sopa tutorialak twitter urteurrenak

Lagunen txokoak

  • Adaki Komunikazioa
  • Ainhoa Ezeizaren txokoa
  • Algara, edo ez gara
  • Baga, biga, bloga!
  • Bitácora de Aníbal de la Torre
  • Delifunart
  • Harrikadak
  • Kalamuatik Txargainera
  • Karrajua
  • La personnalité
  • Nire uste harroan
  • Patxitrapero
  • Sustatu
  • Teketen
  • Teknopataren txokoa
  • Umap euskaraz

Harremanetan ipintzeko

  1. Izen-abizena *
    * Idatzi zure izena
  2. Posta helbidea *
    * Sartu baliozko posta helbide bat
  3. Mezua *
    * Mezua idatzi

Artxiboak

Edtech news

Maite Goñik garatua, Wordpress erabiliz.
Creative Commons-en baimena
CC Aitortu 3.0.