• Hasiera
  • Aurkezpena
  • Gaurko hitza
    • Gaurko hitza jokoa
    • Sortu zure jokoa
  • Euskaljakintza
  • Hitzapasa
  • Esaera jatorrak
  • MU PLUS Online
facebook
linkedin
twitter
vimeo
youtube
google_plus
pinterest

Category

ipad
27
UZT
2010

Multiataza iPadean

Multiatazaren leihotxoa zabalik (Irudia: appleweblog, CC)Aurreko batean adierazi nuen bezala, iPadaren gabezietako bat ataza ezberdinak aldi berean ezin burutzea da. Edo zen! Izan ere, Josu Sierrak mezu bat utzi zidan esanez, posible zela iPada multifuntzio bihurtzea urrats erraz batzuk jarraituta. Bere blogean eta nirean hainbat mezu gurutzatu ondoren, hitz egindakoa txukuntzea ondo legokeela iruditu zaigu. Beraz, hementxe doa bion artean atondutakoa.

Ezertan hasi aurretik, dena den, komeni da jakitea iPadari jailbreak prozesua egin behar zaiola. Hau da, sistema eragilea desblokeatu egin behar da, erro-direktoriora heltzeko. Behin prozesu hau burututa, erabiltzaileok aplikazioak, App Storetik jaisteaz aparte, Cydia bezalako instalatzaile ez-ofizialetatik lortu ahal izango ditugu. Dena den, esanda geratzen da sistema operatiboan muturra sartzen ari garela; beraz, norberak izango du erantzukizuna gerta daitekeenaren aurrean. Arazoa sistema eragilea eguneratzean etor daiteke, baina guk egin dugu eta oso ondo.

Jarraitu beharreko urratsak:

  1. iPadari ‘jailbreak’ egin:
    • PCan jaitsi, gorde eta exekutatu Spirit.exe artxiboa ondorengo helbidetik ( http://cache.saurik.com/spirit/Spirit.exe )
  2. iPada konektatzean, Cydia izeneko programa instalatuko da bertan.
  3. Cydia ireki eta Cydia Store: Products botoia sakatu. Bertan aplikazio ezberdinak ikusiko dituzu. Jaitsi  eta instalatu Backgrounder (antzeko bi daude, baina gure kasuan ‘enable and manage backgrounding‘ dioena hautatu behar dugu)  eta Circuitous (Proswitcher HD ere ba omen dator funtzio bera egiteko).
  4. Backgrounder abian ipini. Zabaldu nahi duzun aplikazioa hatz puntaz ukituz, sakatu Home botoia eta utzi sakatuta mezu bat agertu arte. Aplikazioak exekutzatzen jarraituko du, zuk berriro Home botoia sakatu eta  berrriro beste mezu bat agertu arte. Bigarren planoan exekutatzen ari diren aplikazioek seinale bat dute (borobiltxo bat). Irekita dituzun aplikazio guztiak ikusteko eta beraiek pantailaratzeko, Circuitous erabili jarraian diogun bezala.
  5. Esandakoa ondo egin baduzu, zure iPada multiataza bihurtu duzu. Aktibatzeko eta konfiguratzeko, jarraitu hurrengoa urratsak:
    • ‘Ajustes’ > ‘Circuitous’
    • Hor aukera mordo bat duzu. Garrantzitsuena da multiataza aktibatzearena. iPada abian jartzen duzunean, nola nahi duzu aktibatu multiatazaren pantaila? Klik bikoitza eginez, goitik behera arrastaka eramanez… Non nahi duzu azaltzea pantaila hori? Eskuinean, goiko aldean, beheko aldean…
    • Ez diegu aukera guztiei erreparatuko, saltseatu eta joan probatzen. Gehiago jakin nahi baduzu, ikusi ondorengo bideoa:

Informazio gehigarria:

  • iPad bat eskuartean (Josu Sierra)
  • Multiataza iPadean: Backgrounder eta Circuitous (Josu Sierra)
  • La multitarea llega al iPad (Apple Weblog)

09
UZT
2010

Irakurri PDF artxiboak iPadean, EPUB bihurtuta

Inori ez dio ihes egiten sarean liburu mordo bat dagoela dohain, edonoren eskura. Formatu ezberdinetan aurki ditzakegu; dena den, arruntena PDF artxiboak topatzea izaten da. iPadaren oztoporik handienetako bat, hain zuzen ere, PDFak ez onartzea zen; izan ere, duela gutxi arte, iPadean ezin baitziren PDF artxiboak zuzenean irakurri. Horrela, horiek irakurri nahi zituenak lehendabizi EPUB motako artxibo  bihurtu behar zituen Appleko gailuan irakurri ahal izateko.

Gauzak aldatuta daude, ordea, eta orain zuzenean PDF artxiboak irakurtzea  posible da. Horretarako, iBooks aplikazioa (edo mota honetako besteren bat) instalatzearekin nahikoa da. Hau oso ondo dago; izan ere, iPadaren jabeak, orain, PDFn dauden liburuak irakurtzeaz gain, formatu horretan dagoen edozein txosten edo dokumentu irakur baitezake. Egin behar duena da ordenagailuan iTunes aplikazioa zabaldu, PDF artxiboa liburutegira gehitu eta iPada sinkronizatu.

Dena den,  liburu bat irakurtzeko, askoz ere egokiagoa da PDF formatua alde batera uztea eta EPUB bihurtzea. Azken honek PDFak eskaintzen ez dituen hainbat aukera ematen baitu, besteak beste,  letra mota eta neurria egokitzeko era.

Bestalde, Apple etxeko gailuren bat duzuenok jakingo duzuen legez, artxibo guztiak iTunes aplikaziotik kudeatzen dira. Nire ustez, honek dezente moteltzen eta zailtzen du kudeaketa. Horrexegatik, iPadaren mundu honetan hasiberria den hainbaten eskaerari erantzunez, saiatuko naiz azaltzen garbi-garbi eta urratsez urrats nola pasatu PDF artxibo bat EPUBera.

Arestian aipatu dugun lez, ezinbestekoa da iPadean liburuak irakurtzeko aplikazio bat. Guk iBooks dohaineko aplikazioa hautatu dugu; beraz, joan App Storera (iTunes zein iPadetik egin dezakezu) eta bilatzailean iBooks aplikazioa aurkitu ondoren, hura instalatu. Sinkronizatu iPada eta iTunes aplikazioa. Ondorengo urratsak jarraian duzuen tutorialean azalduta daude:

Irakurri iPadean PDF bat EPUB bihurtuta



Tutoriala beste era batzuetan bistaratzeko:

  • Scribd-en
  • Yudu-n


Liburuak eskuratzeko gune ezberdinak:

  • 20 best websites to download free ebooks
  • manybooks.net
  • feedbooks.com
  • detodounpoco-tag.blogspot.com
  • fegoal.blogspot.com
  • papyrefb2.net
  • comic-db.blogspot.com
  • elultimolibro.net

05
UZT
2010

Nire iPadarekin gora eta behera eta beste kontu batzuk

Badira aste batzuk Sustatuko lagunek iPad bat oparitu zidatela. Ezagutzen nauzuenok badakizue zer izan zen hura. A ze poza! Ipadpeek.com gunean euskaljakintza iPadean nola bistatuko zen ikusi nuen unetik  -edo lehenagotik- ziur nengoen gailu honi etekina aterako niola. Onena, ordea, ez zen gailua izan; zalantzarik gabe, onena jasotzeko modua izan zen. Bai, nik ere izan nuen azkenaldian Interneten hain ospetsu bihurtzen ari den “iPad unpacking moment” delako hori. Mila esker, Lili, Peru eta Luistxo une (eta afari) zoragarriagatik!

Ez naiz ni izango Apple etxearen defentsa sutsua egingo duen horietakoa; ezta deabruarekin topo egin dugula esaten dutenetakoa ere. Horretaz asko, luze eta ondo hitz egin da aurretik ere. Garbi daukat Applen negozio eredua zein den, zeintzuk helburuak eta baita nola jokatzen duten euren produktu itxi guztiekin. Halere, ezin ukatu ateratzen dituzten gailuen kalitatea. Bakoitzari berea.

Oraindik gogoan ditut Steve Jobsek produktua aurkeztu zuen eguneko barre algara eta kritika orokortuak. Errealitatea da 80 eguneko tartean 3 milioi ale saldu dituztela eta historiako gailurik ospetsu eta zabalduena izatera irits daitekeela. Tartean infografia interesgarri hauek (1, 2, 3) ikusteko abagunea ere izan genuen.

Baina gatozen harira. Jaso nuenetik toki guztietara eraman dut; dena den, erabat lanpetuta ibili naizen aldetik, gauza berri gutxi probatzeko astia izan dut. Ea hemendik aurrera, pixka bat lasaitzen naizenean, gaiari behar bezala heltzen diodan! Kontuak kontu, nahiko ados nago pertsona ezberdinek azpimarratu dituzten alderdi positibo eta negatiboekin (1, 2, 3) baina ez gaitezen arrantzura larrera joan: iPad bat iPad bat besterik ez da! Puntu honetan, esan beharra daukat denari eta ez denari buruz hitz egiten den bakoitzeko, Carrefourreko iragarki hauek (1 eta 2) etortzen zaizkidala burura eta aditzaile onari, hitz gutxi. Beraz, kontuan izanda ni ez naizela teknikoa gauza hauetan, hauek dira nik ikusten dizkiodan alderdi positibo eta negatiboak:

  • Alderdi negatiboak:
    • Garestia da.
    • Ezin dira zeregin ezberdinak burutu aldi berean (bakarrik musika entzun daiteke beste zerbait egiten ari zaren bitartean). Beraz, ez du eramangarri bat ordezkatzen oraingoz (funtzionalitate urritasun hori gainditzen ez duen bitartean).
    • Formatu aldetik oso itxia da (hurrengo batean idatziko dut honi buruz).
    • Ez du flashik onartzen (ezin dira Vimeoko bideoak ikusi, HitzaPasak egin…). Dena den, oraintxe bertan irakurri dut (Flash working on jailbroken iPad), Comex izeneko hacker batek lortu duela iPadean flasha ibilaraztea.
    • Aplikazio gehienak ordaindu egin behar dira.
    • iTunes bitarteko sinkronizazioa gogaikarria da (badirudi puntu hau hobetzeko bidean dagoela).
    • Hainbat tokitan irakurtzeko ez da oso egokia, pantailak distira handia baitu.
  • Alderdi positiboak:
    • Ez daukazu abiarazi beharrik. Beti piztuta izan dezakezu, edozein unetan erabiltzeko prest. Ezaugarri hau sekulakoa da.
    • Oso ondo dago, batez ere, korreoa, Twitter, Facebook eta horrelakoak kontsultatu eta erantzuteko; interneten nabigatu eta artikuluak irakurtzeko; bilera edo jardunaldi batean apunteak hartzeko… Bai, badakit horietako batzuk mugikorraz ere egin daitezkeela, baina ez da gauza bera. Ni iPhonarekin ondo moldatzen nintzen, iPada probatu nuen arte. Hau beste gauza bat da.
    • Neurria oso egokia iruditzen zait, bai aurretik aipatutakoak egiteko eta baita edozein tokitara eramateko ere (beti poltsoan eroateko modukoa).
    • Teklatua oso ondo dago.
    • Erostekotan, 3Ga duen bertsioa erostea aholkatuko nuke, edonon eta edonoiz konektatuta egoteko. Nireak wifia bakarrik dauka, baina ondo moldatzen naiz. Niri, adibidez, oso praktikoa egiten zait ikastolan, etxean… ibiltzeko (berriz diot, ez lanerako). Etekin handiena oraintxe bertan etxean ateratzen diot (sukaldean janaria prestatzen ari naizenean, egongelan, terrazan…toki guztietan).
    • Aplikazio interesgarri ugari doan lor daiteke.
    • Hatz puntez pantailan ikusten denaren neurria egokitu ahal izatea zoragarria da.
    • Argazkiak eta mapak bistaratzeko oso aproposa da.
    • Interneteko edukiak oso azkar kargatzen dira.

Gehiago saltseatzen noan heinean, aurkitzen ditudan trikimailu edo albiste interesgarrien berri ematen joango naiz. Hona hemen, hasteko, hainbat aplikazio nabarmengarri (ez ditut oraindik probatu):

  • Aplikazioak:
    • Las mejores aplicaciones para el iPad
    • iPad apps: Physicality and heightened realism
    • 25 top iPad apps you can get without paying a penny
    • The best iPad apps
    • The 25 best iPad Apps
    • Top 90 best ipad apps
    • Top 20 best iPad apps worth paying for
    • Gizmodo’s essential iPad apps
  • Horma-paperak:
    • iPad walls
    • 50 beautiful free iPad wallpapers for tour new desktop
    • 40 ravishing scenery iPad wallpapers
    • Top 25 iPad wallpapers of 2010

Atalak

Twitter

  • Twitter feed loading

Azken iruzkinak

  • Maite(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
  • iturri(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
  • Zer egin software librea bultzatzeko? (2) | Ikusi makusi(e)k Open Space Azkue Fundazioaren eskutik: euskara & Internet XXI. mendean bidalketan
  • Maite(e)k esaerajatorrak.com bidalketan
  • Kermit(e)k esaerajatorrak.com bidalketan

Etiketak

"azkue fundazioa" "creative commons" "euskal literatura" "gaurko hitza" "hezkuntza teknologia" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna aplikazioak arauak artikuluak aurkezpenak azkue azoka47 bideoak cc ebentoak EGA egitasmoak ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara google hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak konpetentziak maitego mu nonick prezi sarrera sopa tutorialak twitter urteurrenak

Lagunen txokoak

  • Adaki Komunikazioa
  • Ainhoa Ezeizaren txokoa
  • Algara, edo ez gara
  • Baga, biga, bloga!
  • Bitácora de Aníbal de la Torre
  • Delifunart
  • Harrikadak
  • Kalamuatik Txargainera
  • Karrajua
  • La personnalité
  • Nire uste harroan
  • Patxitrapero
  • Sustatu
  • Teketen
  • Teknopataren txokoa
  • Umap euskaraz

Harremanetan ipintzeko

  1. Izen-abizena *
    * Idatzi zure izena
  2. Posta helbidea *
    * Sartu baliozko posta helbide bat
  3. Mezua *
    * Mezua idatzi

Artxiboak

Edtech news

Maite Goñik garatua, Wordpress erabiliz.
Creative Commons-en baimena
CC Aitortu 3.0.