• Hasiera
  • Aurkezpena
  • Gaurko hitza
    • Gaurko hitza jokoa
    • Sortu zure jokoa
  • Euskaljakintza
  • Hitzapasa
  • Esaera jatorrak
  • MU PLUS Online
facebook
linkedin
twitter
vimeo
youtube
google_plus
pinterest

Category

hezkuntza
31
URT
2013

Jokoak sortzeko dohaineko formazio saioa irakasle eta ikasleentzat

Datorren asteartean, otsailak 5, Donostiako San Telmoko Badu, Bada erakusketako  Azokan ordubeteko formazio saio ireki bat emango dut. Bi txanda aurreikusten dira, 12.30ean eta 15:00etan. Gaurko hitza plataforman joko bat sortzen ikasiko dugu saioan. Plataforma hau bereziki irakasle eta ikasleentzat pentsatutakoa da:

  • Irakasleek ikasleentzat ariketa moduko jokoak sor ditzakezue, gai bat errepasatzeko edo.
  • Adin bateko ikasleek ere euren jokoak sor ditzakete. Helburua ikasleak sortzaile eta, aldi berean, irakasle bihurtzea da. Gainera, sortzen dituzten jokoak Tuenti, Twitter edo nahiago duten sareetan parteka ditzakete. Horrela, euren lagun, guraso, irakasle edo nornahiri jokatzeko aukera eman diezaiekete. Ikastetxe, gela edo norberaren webgunean ere txerta daitezke sortutako jokoak.

Adibide bat:

Irakasle guztiak gonbidatuta zaudete eta, nahi izanez gero, DBH 2. ziklotik gorako ikasleekin ere etor zaitezkete. Baldintza pare bat baino ez: ordenagailu batzuk ekartzea eta aldez aurretik izena ematea. Hurbiltzen zareten ikasle eta irakasleek, gainera, Badu, Bada erakusketa doan ikusteko aukera izango duzue.

  • Data: otsailak 5
  • Ordua: 12.30 eta 15.00etan
  • Iraupena: 60 minutuko formazio saioa (erakusketa ikusi nahi izanez gero, horretarako hartzen duzuen denbora)
  • Nori zuzendua: maila guztietako irakasleei, eta DBH zein DBHOko ikasleei
  • Helburua: plataforma aurkeztu eta ordubeteko formazioa jaso doan
  • Plaza mugatuak: aurrez izena eman behar da

Izena emateko:

  • Telefonoa: 943 48 15 80
  • E-maila: Miren_Akordagoitia@donostia.org.
  • Gaia: Maite Goñi

 

Ikasi, ikusi eta astearte goiza edo arratsaldea gurekin pasatzeko aukera ezin hobea duzue. Anima zaitezte!

29
URR
2012

Marka-gune sozialak: Diigo hezkuntzan (ikasle eta irakasleekin erabiltzeko tutoriala)

Azkenaldian, PLE (Personal Learning Environment) edo IIP (Ikasketa Ingurune Pertsonala)  kontzeptua irakasleen artean zabaltzen saiatzen ari naiz, nork bere ikasketa ingurunea izatearen garrantzia azpimarratu nahian: informazio/eduki interesgarriak eguneratuta izatea, etengabe ikasten lagunduko diguten iturri egokiak identifikatzea, topatutakoa ondo gorde eta kudeatzea, gure edukiak plazaratzeko plataforma egokiak ezagutzea… Bada, bide horretan ezinbestekoa iruditzen zait marka-gune sozial bat erabiltzea (marcadores sociales / social bookmarking).

Delicious izan da urte askoan gehien erabili izan den marka-gune soziala, baina azken urteetan nik irakasleei Diigo aholkatu izan diet, gure gogokoak gorde eta partekatzea ahalbidetzeaz gain, taldeak sortu eta taldean lan egiteko aukera ere eskaintzen digulako, besteak beste.

Honi buruz gehixeago jakin nahi baduzue, hementxe uzten dizuet azken ikastaroetan erabilitako tutoriala:

 

16
URR
2012

Creative commons hezkuntzan (ikasle eta irakasleekin erabiltzeko aurkezpena)

Irakasle gero eta gehiago saiatzen ari gara ikasleei Creative Commons zer den azaltzen. Interneten topatzen den guztia erabiltzeko baimena dugu? Lizentzia mota ezberdinak ezagutzen al ditugu? Zein lizentziapean  parteka ditzakegu gure edukiak? Zergatik partekatu beharko genituzke gure edukiak? Galdera horiei eta gehiagori erantzuteko aurkezpen hau prestatu eta ikasle/irakasle ezberdinekin erabili dut. Hementxe uzten dizuet zuei ere baliagarria izango zaizuelakoan.

 

01
URR
2012

Irakasleontzako ezinbesteko zerrenda: ikasteko 100 tresna bozkatuenak

Urtero -eta badira 6 urte- Jane Hart irakasleak inkesta bat egiten du irakasleok helburu didaktiko ezberdinak lortzeko erabiltzen ditugun 100 ikasteko erreminta (learning tools) erabilgarrienak, praktikoenak, gustukoenak edota onenak identifikatzeko. Aurtengo inkestan, mundu osoko  500 irakaslek baino gehiagok hartu dugu parte, eta Twitter izan da bozka gehien jaso duen tresna. Lehen hamarrak ondorengoak izan dira: Twitter, YouTube, Google Docs/Drive, Google Search, WordPress, Dropbox, Skype, PowerPoint, Facebook, Wikipedia.

Gaur argitaratu diren aurtengo emaitzak ondorengo aurkezpenean ikus ditzakezue:

 

Top Tools for Learning 2012 from Jane Hart

12345

Atalak

Twitter

  • Twitter feed loading

Azken iruzkinak

  • Maite(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
  • iturri(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
  • Zer egin software librea bultzatzeko? (2) | Ikusi makusi(e)k Open Space Azkue Fundazioaren eskutik: euskara & Internet XXI. mendean bidalketan
  • Maite(e)k esaerajatorrak.com bidalketan
  • Kermit(e)k esaerajatorrak.com bidalketan

Etiketak

"azkue fundazioa" "creative commons" "euskal literatura" "gaurko hitza" "hezkuntza teknologia" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna aplikazioak arauak artikuluak aurkezpenak azkue azoka47 bideoak cc ebentoak EGA egitasmoak ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara google hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak konpetentziak maitego mu nonick prezi sarrera sopa tutorialak twitter urteurrenak

Lagunen txokoak

  • Adaki Komunikazioa
  • Ainhoa Ezeizaren txokoa
  • Algara, edo ez gara
  • Baga, biga, bloga!
  • Bitácora de Aníbal de la Torre
  • Delifunart
  • Harrikadak
  • Kalamuatik Txargainera
  • Karrajua
  • La personnalité
  • Nire uste harroan
  • Patxitrapero
  • Sustatu
  • Teketen
  • Teknopataren txokoa
  • Umap euskaraz

Harremanetan ipintzeko

  1. Izen-abizena *
    * Idatzi zure izena
  2. Posta helbidea *
    * Sartu baliozko posta helbide bat
  3. Mezua *
    * Mezua idatzi

Artxiboak

Edtech news

Maite Goñik garatua, Wordpress erabiliz.
Creative Commons-en baimena
CC Aitortu 3.0.