• Hasiera
  • Aurkezpena
  • Gaurko hitza
    • Gaurko hitza jokoa
    • Sortu zure jokoa
  • Euskaljakintza
  • Hitzapasa
  • Esaera jatorrak
  • MU PLUS Online
facebook
linkedin
twitter
vimeo
youtube
google_plus
pinterest

Category

ega
19
URT
2013

EGAko Atarikoaren azterketa ereduak digitalizatuta

Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko aurtengo deialdi irekia hementxe daukagu; izan ere, datorren astelehenean amaituko da 1. deialdirako matrikulazio epea. Beraz, deialdi honetan azterketa egiteko asmoa duzuenoi ondo etorriko zaizkizue ondorengo estekak:

  • Zer da EGA? (2010eko azaroaren 18ko AGINDUA)
  • Argibide orokorrak
  • 2013ko egutegia: 1. deialdia eta 2. deialdia
  • Puntuazio taula

Atarikoaren azterketa ereduak digitalizatuta

Jakingo duzuen bezala, duela urte pare bat azterketa eredua aldatu zuten, bai Atarikoan eta baita idatzizko eta ahozko probetan ere.  Atarikoan, adibidez, entzumena kendu eta haren ordez, irakurtzeko testu pare bat ipini dituzte. Beste aldaketa bat item kopuruan egon da: lehen, aukera anitzeko test honetan, 100 galdera erantzun behar ziren; orain, berriz, 85.  Ezagun denez, EGAren proba idatzian eta ahozkoan parte hartu ahal izateko, atariko proba gainditu behar da. Gainditzeko langa 60 da; muga hori berdintzen edo gainditzen duten azterketari guztiak azterketaren hurrengo fasera aurkeztu ahal izango dira, inolako «numerus clausus»ik gabe.

Gauzak horrela, pentsatzen dut irakasle eta ikasle asko buru-belarri proba ezberdinak prestatzen ibiliko zaretela. Bada, lehengoan, Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso nuen indarrean dauden azterketa ereduak digitalizatzeko (AT Prozedura [pdf] / AT Azterketa ereduak [pdf])  eta hementxe uzten dizkizuet digitalizatutako azterketa eredu guztiak:

Azterketa ereduak

ereduak1_azala
ereduak2_azala
ereduak3_azala

EGA prestatzeko baliabide gehiago:

  • Euskaljakintza EGA (orri nagusia): orain arte digitalizatutako guztia eta atal ezberdinak prestatzeko materiala.

15
MAR
2011

Orain bai: EGA 07-08 azterketak sarean

Egin du, ba, euria gogotik duela bi urte pasatxo Administrazioko zorioneko (edo zoritxarreko) mezu hura jaso nuenetik, EGAko 07-08 azterketa digitalizatuak saretik erretira nitzan eskatuz. Bada, ibilbideak ibilbide, hementxe ditugu denon eskura azterketa horiek. Zalantzarik gabe, etekin handia aterako genion batek baino gehiagok ezkutuan egon den denbora honetan publiko izan bagenu; gauzak, baina, diren bezalakoak dira, eta dauden tokian daude, eta gaur honela eta hemen daude eta gaude.

EGA: 2003 eta 2004ko azterketak eta EGA: 2007-2008 azterketak liburuen materialak euskaljakintza.com web guneko Maite Goñi andrearen eskura jartzea dago, EGA azterketa horiek digitalizatzeko eta argitaratzeko.
Honenbestez, idazki honen bitartez, horretarako baimena ematen zaio Maite Goñi andreari.

Guztiarekin ere, gogoan izatekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titulartasunpeko EGA azterketa-materialen iturria [izenburua, argitaratzailea eta urtea] espresuki aipatuko dela, horrelakoetan ohi bezala, eta material hauen erreprodukzioa egitean materialak ezin alda daitezkeela, jatorrizko bertsiotik gutxi-asko aldenduz.

Esker mila baimena emateagatik. Hemendik aurrera hementxe eta euskaljakintzako EGA txokoan geratzen dira.

ega07-08_azala

EGAko azterketen titulartasuna Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailekoa da.

EGA: 2007ko eta 2008ko azterketak.

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria- Gasteiz, 2008.

Atarikoak

  • 2007-05-12
  • 2007-09-22
  • 2008-02-23
  • 2008-09-20

Idatzizkoak

2007-03-10

  • Entzutezkoaren ulermena
  • Idazlana
  • Esaldiak berridatzi
  • Sinonimoak:
    • Testuingururik gabe
    • Testuinguruan
  • Irakurmena

2007-03-17

  • Entzutezkoaren ulermena
  • Idazlana
  • Esaldiak berridatzi
  • Sinonimoak
    • Testuingururik gabe
    • Testuinguruan
  • Irakurmena

2007-05-26

  • Entzutezkoaren ulermena
  • Idazlana
  • Esaldiak berridatzi
  • Sinonimoak
    • Testuingururik gabe
    • Testuinguruan
  • Irakurmena

2007-10-06

  • Entzutezkoaren ulermena
  • Idazlana
  • Esaldiak berridatzi
  • Sinonimoak
    • Testuingururik gabe
    • Testuinguruan
  • Irakurmena

2008-03-08

  • Entzutezkoaren ulermena
  • Idazlana [pdf]
  • Esaldiak berridatzi
  • Lexikoa
  • Irakurmena

2008-03-15

  • Entzutezkoaren ulermena
  • Idazlana [pdf]
  • Esaldiak berridatzi
  • Lexikoa
  • Irakurmena

2008-10-04

  • Entzutezkoaren ulermena
  • Idazlana [pdf]
  • Esaldiak berridatzi
  • Lexikoa
  • Irakurmena

04
URT
2011

Aldaketa handiak EGA azterketa berrituan

Abenduaren 17ko EHAAn argitaratu zen 2011. urteko Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGAren) azterketa-eredua finkatzen duen agindua. Egia esateko, ez dut duela egun batzuk arte honen berririk izan eta, aldaketez josia datorrenez, gure EGAko txokoan aldaketa guztiak sartzeari ekin nion ziztu bizian.

Labur esateko, hauexek dira aldaketa nabermenenak:

  • Atariko probatik entzutezko ulermena kendu dute eta, orain, atarikoak aukera anitzeko 85 item baino ez ditu izango. Gainditzeko langa 60 izango da.
  • Proba idatzia bi ataletan egingo da eta 6 ariketa izango ditu:
    • 1. atala: elkarrizketa-testua (berria), irakurriaren ulermena eta lexikoa.
    • 2. atala: idazlan luzea, idazlan laburra (berria) eta esaldiak berridaztea.
  • Ahozko proba:
    • Entzutezko ulermena (lehen proba idatzian egiten zen)
    • Mintzamena (gai baten ahozko azalpena eta bat-bateko elkarrizketa saioa)

Dakizuen bezala, azken urteetan aldaketa ugari eman da (lexikoa, ahozko proba…) ; beraz, azken eredua nola geratu den jakin nahi izanez gero, egin klik irudiaren gainean.

Amaitzeko, Euskaljakintza EGA txokoan topatu ahal izango dituzue atalez ataleko aldaketak zein horiek lantzeko baliabide guztiak. Oraindik ez dut esku artean proba berrien eredurik (pentsatzen du laster ipiniko dituztela), baina lortu bezain laster emango dut haien berri.

Atalak

Twitter

  • Twitter feed loading

Azken iruzkinak

  • Maite(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
  • iturri(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
  • Zer egin software librea bultzatzeko? (2) | Ikusi makusi(e)k Open Space Azkue Fundazioaren eskutik: euskara & Internet XXI. mendean bidalketan
  • Maite(e)k esaerajatorrak.com bidalketan
  • Kermit(e)k esaerajatorrak.com bidalketan

Etiketak

"azkue fundazioa" "creative commons" "euskal literatura" "gaurko hitza" "hezkuntza teknologia" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna aplikazioak arauak artikuluak aurkezpenak azkue azoka47 bideoak cc ebentoak EGA egitasmoak ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara google hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak konpetentziak maitego mu nonick prezi sarrera sopa tutorialak twitter urteurrenak

Lagunen txokoak

  • Adaki Komunikazioa
  • Ainhoa Ezeizaren txokoa
  • Algara, edo ez gara
  • Baga, biga, bloga!
  • Bitácora de Aníbal de la Torre
  • Delifunart
  • Harrikadak
  • Kalamuatik Txargainera
  • Karrajua
  • La personnalité
  • Nire uste harroan
  • Patxitrapero
  • Sustatu
  • Teketen
  • Teknopataren txokoa
  • Umap euskaraz

Harremanetan ipintzeko

  1. Izen-abizena *
    * Idatzi zure izena
  2. Posta helbidea *
    * Sartu baliozko posta helbide bat
  3. Mezua *
    * Mezua idatzi

Artxiboak

Edtech news

Maite Goñik garatua, Wordpress erabiliz.
Creative Commons-en baimena
CC Aitortu 3.0.