Dakizuen bezala, saltsera samarra eta tresna berriak probatzeko zale naiz. Horrela, duela urte batzuetatik hona, hamaikatxo gune eta zerbitzu ezberdinetan eman dut izena. Batzuekin endredatzen jarraitzen dut eta beste batzuk hortxe geratu dira, bidean. Azkenaldian, ordea, ahaztua nuen horietako bat berpiztua nuen, Posterous plataforma hain zuzen. Bertan, handik eta hemendik topatzen nituen erreferentzia interesgarri, aipu, txosten, aurkezpen eta abarrei aipamen berezia egiten nien.
Gorkak (hemen @teketen) beti
esaten zidan horrek ez zuela zentzu handirik nire kasuan, blogean txerta nitzakeela aipu horiek. Egia esateko, halaxe da. Beraz, gaur goizean, Gorkak eta biok elkarlan aberasgarrian, hau da, berak lan eginez eta nik begiratuz, euskaljakintza posterous-eko eduki guztiak blog honetara inportatu ditugu. Gauzak horrela, aurrerantzean, aipuak atalean azalduko dira eduki horiek blogean, eta besteak mundu honetako aldia egina izango du.
Gauza bera egin nahi baduzue, WordPresseko Posterous importer plugina erabil dezakezue. Guk horrekin ekarri ditugu hango edukiak hona, eta arazorik ez.