• Hasiera
  • Aurkezpena
  • Gaurko hitza
    • Gaurko hitza jokoa
    • Sortu zure jokoa
  • Euskaljakintza
  • Hitzapasa
  • Esaera jatorrak
    • Aipuak
  • MU PLUS Online
facebook
linkedin
twitter
vimeo
youtube
google_plus
pinterest

Blog sarrerak

30
API
2017

Teleprompterrak irakaskuntzan

tag : aplikazioak, telepromter
by : Maite
comment : 29342http%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F2017%2F04%2F30%2Fteleprompterrak-irakaskuntzan%2FTeleprompterrak+irakaskuntzan2017-04-30+10%3A48%3A57Maitehttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F%3Fp%3D2934

Begi bistakoa da hezkuntzan gero eta gehiago erabiltzen ditugula bideoak (Flipped Classroom metodologian, MOOCetan, online ikastaroetan eta baita aurrez aurreko eskoletan ere). Hori, zalantzarik gabe, horrela da. Eta gainera, helburu didaktikoaren arabera, bideo mota ezberdinak graba ditzakegu: screencast delakoa (pantailan ikusten dena azalduz), aurkezpen narratuak (sortuta ditugun aurkezpenei ahotsa ipiniz), arbel aurreko argibideak edo, besterik gabe, edozein azalpen emateko erabiltzen ditugunak (ikastaro baten hasierako argibideak emanez, kontzepturen bat azaldu nahi dugunean…). Bada, azken hauek grabatzeko, beti oso interesgarriak iruditu izan zaizkit Teleprompterrak, hau da, telebistako aurkezleek erabiltzen dituzten gailu horiek, non esan beharreko testua irakur daitekeen.

Zenbatetan ez gara kamera baten aurrean ipini, eta behin eta berriz errepikatu esan beharreko testua? Denbora galtze hori saihesteko, oso erabilgarriak iruditu zaizkit beti telepromterrak. Agian, freskotasuna ken dezakete (irakurtzeko gaitasuna eta urduritasunaren baitan), baina, aldi berean, harira joatea errazten du. Eta aintzat hartuta gaur egun denbora altxor preziatu bat dela, ez zaizkigu gaizki etortzen horrelako laguntzak. Gainera, ikasleen sorkuntza eta ekimena sustatu nahian metodologia aktiboak erabiltzen ditugun irakasleok gero eta gehiago eskatzen diegu bideoak sor ditzaten. Bada, helburuaren baitan, haientzat ere oso erabilgarriak izan daitezke telepromterrak.

Duela urte batzuk Online Educa Berlin kongresuan irakaskuntzarako bideoak grabatzeko telepromter bat ikusi nuenetik, beti izan dut horietako bat erosteko gogoa, baina gauza bat dela eta bestea (prezioa, konplexutasun teknikoa…), azkenean gaur arte…

Zertara dator, baina, sarrera hau guztia? Bada, aurrekoan, Big Vu aplikazioa ezagutu nuen eta gaur izan dut probatzeko aukera. Badaude antzeko beste aplikazio batzuk (Teleprompter, Selvi…), baina hau erraza eta oso praktikoa iruditu zait: kontua sortu, gidoiaren atalean irakurri nahi den testua idatzi edo kopiatu eta bideoa grabatu. Erraza, ezta?

Abian ipintzeko laguntza behar baduzue, hementxe tutorialtxo bat:

Autoreari buruz
Hezkuntza, education, web 2.0, PLE/PLN, edtech, educational technology, ICT/IKT, social networking, eLearning, sare sozialak, datuak askatu, data visualization.

Social Share

    29342 Commentshttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F2017%2F04%2F30%2Fteleprompterrak-irakaskuntzan%2FTeleprompterrak+irakaskuntzan2017-04-30+10%3A48%3A57Maitehttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F%3Fp%3D2934
    1. the good 2018(e)ko otsailak 19 at 11:00 Reply

      Teachers who use active methodologies to encourage students' creativity and initiative are professional ones!

    2. http://customres 2018(e)ko martxoak 28 at 19:48 Reply

      The comments from the author are very precious and helpful. I wish everyone to be kind and happy.

    Iruzkin bat utzi nahi? Utzi erantzuna

    *
    *

    captcha *

    Atalak

    Nire Twitterreko jarduna

    • Twitter feed loading

    Azken iruzkinak

    • Androidapk(e)k Android mugikorrentzako euskarazko teklatu adimenduna erabiltzeko prest bidalketan
    • Android apk(e)k Android mugikorrentzako euskarazko teklatu adimenduna erabiltzeko prest bidalketan
    • http://english-essay(e)k Gaurko hitzaren 8. urteurrena: idatzi txio bat! bidalketan
    • http://custo(e)k Ama Hizkuntza meme erronka bidalketan
    • http://customres(e)k Teleprompterrak irakaskuntzan bidalketan

    Etiketak

    "alfabetizazio digitala" "azkue fundazioa" "creative commons" "gaurko hitza" "hezkuntza teknologia" "infografiak euskaraz" aipuak amarauna aplikazioak arauak artikuluak aurkezpenak azkue baliabideak bideoak cc ebentoak EGA egitasmoak ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara gaurkohitza google hezkuntza hitzaldiak hitzapasa ideiak ikastaroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak konpetentziak maitego moodle mu nonick prezi tutorialak twitter urteurrenak

    Lagunen txokoak

    • Adaki Komunikazioa
    • Ainhoa Ezeizaren txokoa
    • Algara, edo ez gara
    • Baga, biga, bloga!
    • Bitácora de Aníbal de la Torre
    • Delifunart
    • Harrikadak
    • Kalamuatik Txargainera
    • Karrajua
    • La personnalité
    • Nire uste harroan
    • Patxitrapero
    • Sustatu
    • Teketen
    • Teknopataren txokoa
    • Umap euskaraz

    Harremanetan ipintzeko

    1. Izen-abizena *
      * Idatzi zure izena
    2. Posta helbidea *
      * Sartu baliozko posta helbide bat
    3. Mezua *
      * Mezua idatzi

    Artxiboak

    Edtech news

    Maite Goñik garatua, Wordpress erabiliz.
    Creative Commons-en baimena
    CC Aitortu 3.0.