Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2012-10-28
tag : amarauna
comment : 0
Gaur goizeko Amaraunako blogarien tartean, Gorka Julio, Mikel Iturria eta hirurok egon egon gara, Andoni Mutiloarekin batera. Ondorengo gaiei buruz hitz egin dugu:
- Gai nagusia: Euskal prentsa digitalaren egoera eta Presst kioskoa (zure egunkari eta aldizkariak zure ordenagailu, mugikor edo tabletean). Albistea Sustatun.
- Zer egin dezakegu euskal agerkari digitalen edukiekin? Hau da, zein lizentziekin argitaratzen dituzte euskal medioek eduki digitalak? Creative Commons lizentziei buruz gehiago jakiteko: CreativeCommons.org (termino legalak euskaraz)
- Manchester-eko La Farolak salto egin du webgunera. Etxerik gabekoek soldata jasotzeko QR kodeak saltzen dituzte, baina ez dira orokorrak, indibidualak baizik. Informazio gehiago Juan Varelaren blogean.
- Interneteko memeak: Gorka Julioren artikulua Berrian.
Zuzenean entzuteko aukera izan ez duzuenoi hementxe uzten dizuet saioaren grabazioa. Entzuteko, egin klik (saioa EITBn):

