Amarauna irratsaioaren ‘Blogarien tartea’, 2012-10-07
tag : amarauna
comment : 0
Hementxe doa lehengo igandeko Amaraunako blogarien tartearen laburpentxoa, estekak eta saioa. Kilometroak zirela eta, Andoaingo Aita Larramendi ikastolatik egin genuen saioa zuzenean Gorka Julio, Mikel Iturria eta hirurok Andoni Mutiloarekin batera, eta Arantxa Artza estudioetan zela. Saioa besteetan baino laburragoa izan zen eta, batik bat, hiru gai izan genituen hizpide:
Gai nagusia: udan aplikazio mordoa itzuli eta lokalizatu da.
- Guifinet eta Kilometroak. GinKMKana.
- Smartphonarekin egin behar ez diren 10 gauza CNNren ustez (Berrian argitaratua)
- Euskaltzaindiaren hiztegi berria paperean baino ez. Hiztegiaren aurkezpena Sustatun eta Berrian.
Antza denez, ez zuten audioa igo eitb.com-era; beraz, oraingoan nik moldatuta doa. Zuzenean entzuteko aukera izan ez zenutenoi hementxe uzten dizuet saioaren grabazioa. Entzuteko, egin klik:


