Post-it gisako arbelen konparazioa
Behar jakin batzuei erantzuten dieten materialak prestatzen ari naiz Mondragon Unibertsitateko irakasleentzat (bai online ari direnentzat, bai blended modalitatekoentzat ere): aurkezpen komentatuak Moodle plataforman txertatu, online elkarlanean aritu, bideo ediziorako aukerak… Bururatzen zaigun ia edozer, gure ardatz metodologikoak online eta blended modalitateetara ahalik eta egokien moldatzeko.
Aurrekoan, blended modalitaterako graduko ikasgaiak prestatzen ari diren hainbat irakaslek brainstorminga egiteko aukerei buruz galdetu zidaten. Nik gehienbat Lino.it eta Wallwisher erabili izan ditut, online ikastaroetan, ikasleen ideia-bilketa egiteko: irakurri testu bat eta ideia nagusia jasotzeko, gai baten sartu aurretik aurrezagutzak aktibatu eta ikasleek dakitenaz jabetzeko… Arbela sortzen dut, eta, gehienek enbotatzeko aukera ematen dutenez, arbel osoa Moodleko web orri batean txertatzen dut, ikasleek -ikastarotik irten gabe- bertan idazteko aukera izan dezaten.
Aukera ugari eskaintzen dituzte post-it gisako online arbel hauek. Beraz, hementxe uzten dizuet prestatutako alderaketa hau, zuei ere ongi etorriko zaizuelakoan:


