• Hasiera
  • Aurkezpena
  • Gaurko hitza
    • Gaurko hitza jokoa
    • Sortu zure jokoa
  • Euskaljakintza
  • Hitzapasa
  • Esaera jatorrak
  • MU PLUS Online
facebook
linkedin
twitter
vimeo
youtube
google_plus
pinterest

Blog sarrerak

12
IRA
2012

Euskaljakintza berritua abian da

tag : euskaljakintza
by : Maite
comment : 17340http%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F2012%2F09%2F12%2Feuskaljakintza-berritua-abian-da%2FEuskaljakintza+berritua+abian+da2012-09-12+06%3A27%3A23Maitehttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F%3Fp%3D1734

Iazko ikasturtean euskaljakintzan ibili zinetenok dakizuen bezala, arazo ugari izan genituen urtean zehar: birusak, zerbitzariarekin gorabeherak… Gauza bat eta bestea zela, askotan ezin zen bertako edukia kontsultatu, eta geu ere nahiko larri ibili ginen gure artikuluak, elkarrizketak eta ariketak, besteak beste, argitaratzeko.

Horrela gauzak, gure eduki guztiak beste blog batera migratzea eta zerotik hastea erabaki genuen. Horretan ibili gara uda osoan eta, antza denez, berriz ere abian ipintzeko moduan gaude. Aldaketa aprobetxatu eta WordPressek eskaintzen dizkigun aukera berriei etekina atera nahian, gure eduki guztiak berrantolatu ditugu. Horrela, orain arte blog eta gune ezberdin bilakatuta zeuden txoko guztiak -EGA, aditzak, Euskaltzaindiaren arauak… lantzeko blog eta guneak- euskaljakintzan integratuko ditugu pixkanaka-pixkanaka hemendik aurrera. EGArekin hasi gara; izan ere, aurtengo 2. deialdia berehala izango baita. Atal batzuk osatzeke badaude ere (EGA azterketa eredu berriak digitalizatzeko baimenaren zain gaude), nagusienak jada kontsultagai daude.

Irudian ikus dezakezuen legez, menu nagusian topatuko dituzue guztiak.

 

Ilusio eta gogo handiz ekingo diogu, beraz, ikasturteari. Esan behar dugu ia dena prest daukagula euskaljakintza 8koek (azkar esaten da, baina aurtengoa euskaljakintzaren 8. taldea izango da) aurrekoen lekukoa har dezaten. Dena den, horren aurretik iazkoen lanei lekua egingo diegu, arestian aipatu dugun bezala, ekoizpen ugari argitaratu gabe geratu baitziren arazoak zirela eta.

Bestalde, dena aldatu behar izan dugunez, gerta liteke esteka batzuk ez ibiltzea edo bestelakorik topatzea. Horregatik, asko eskertuke genizueke horrelakoen berri ematea.

Amaitzeko, eskerrak ematea baino ez. Alde batetik, zuei, iaz izan zenuten pazientziagatik. Bestetik, migrazio eta beste lanetan buru-belarri ibili den Talaios enpresa jaio berriari (analisia eta estrategia, prestakuntza eta ahalduntzea, tresnak eta garapenak egiten dituen aholkularitza teknologiko kooperatiba). Eta esker bereziak bertako Gorka Julio eta Unai Gorrotxategiri, emandako laguntza eta egindako lan bikainagatik.

Euskaljakintzara joateko: euskaljakintza.com

 

Autoreari buruz
Hezkuntza, education, web 2.0, PLE/PLN, edtech, educational technology, ICT/IKT, social networking, eLearning, sare sozialak, datuak askatu, data visualization.

Social Share

    Iruzkin bat utzi nahi? Cancel reply

    *
    *

    captcha *

    Atalak

    Twitter

    • Twitter feed loading

    Azken iruzkinak

    • Maite(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
    • iturri(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
    • Zer egin software librea bultzatzeko? (2) | Ikusi makusi(e)k Open Space Azkue Fundazioaren eskutik: euskara & Internet XXI. mendean bidalketan
    • Maite(e)k esaerajatorrak.com bidalketan
    • Kermit(e)k esaerajatorrak.com bidalketan

    Etiketak

    "azkue fundazioa" "creative commons" "euskal literatura" "gaurko hitza" "hezkuntza teknologia" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna aplikazioak arauak artikuluak aurkezpenak azkue azoka47 bideoak cc ebentoak EGA egitasmoak ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara google hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak konpetentziak maitego mu nonick prezi sarrera sopa tutorialak twitter urteurrenak

    Lagunen txokoak

    • Adaki Komunikazioa
    • Ainhoa Ezeizaren txokoa
    • Algara, edo ez gara
    • Baga, biga, bloga!
    • Bitácora de Aníbal de la Torre
    • Delifunart
    • Harrikadak
    • Kalamuatik Txargainera
    • Karrajua
    • La personnalité
    • Nire uste harroan
    • Patxitrapero
    • Sustatu
    • Teketen
    • Teknopataren txokoa
    • Umap euskaraz

    Harremanetan ipintzeko

    1. Izen-abizena *
      * Idatzi zure izena
    2. Posta helbidea *
      * Sartu baliozko posta helbide bat
    3. Mezua *
      * Mezua idatzi

    Artxiboak

    Edtech news

    Maite Goñik garatua, Wordpress erabiliz.
    Creative Commons-en baimena
    CC Aitortu 3.0.