• Hasiera
  • Aurkezpena
  • Gaurko hitza
    • Gaurko hitza jokoa
    • Sortu zure jokoa
  • Euskaljakintza
  • Hitzapasa
  • Esaera jatorrak
  • MU PLUS Online
facebook
linkedin
twitter
vimeo
youtube
google_plus
pinterest

Blog sarrerak

31
ABU
2012

Bilaketak egiteko gaitasuna lantzeko ikastaroa

tag : "alfabetizazio digitala", "hezkuntza teknologia", bilaketak, edtech, gaitasunak, hezkuntza, ikastaroak
by : Maite
comment : 16843http%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F2012%2F08%2F31%2Fbilaketak-egiteko-gaitasuna-lantzeko-ikastaroa%2FBilaketak+egiteko+gaitasuna+lantzeko+ikastaroa2012-08-31+09%3A12%3A04Maitehttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F%3Fp%3D1684

Zeintzuk dira egungo ikasle zein irakasle batek izan beharko lituzkeen gaitasun digitalak? Horiek antzeman nahian ibili naiz azkenaldi honetan eta esan behar da zerrenda luze bezain interesgarria ateratzen dela. Beste batean itzuliko naiz gai honetara, baina, gauzak diren bezala, horrekin tematuta ibili naiz uda osoan zehar. Burutazio horien emaitza izan da alfabetizazio digitala lantzeko hainbat ikastaro labur. Hementxe uzten dizuet horietako bat: Bilaketak egiteko gaitasuna lantzeko ikastaroa.

Ikasleek -eta irakasleok- informazio mugagabea dute eskura Interneten, baina ba al dakite nola egin bilaketak modu eraginkorrean? Topatutako emaitzak eta informazio iturriak modu kritikoan balioesteko gai al dira?

Zertan datza, baina, bilaketak egiteko gaitasuna? Labur esateko, besteak beste, gai izan beharko genuke:

  • bilaketak modu eraginkorrean egiteko
  • zein informazio dagoen/ez dagoen erabilgarri jakiteko
  • taktika bat garatzeko (helburu zehatz bat lortzearren)
  • estrategia bat garatzeko (bilaketa sakonagoak antolatzearren)
  • topatutako edukia balioesteko

Ikastaro labur honetan, ondorengoa topatuko duzue:

  • Aholku eta trikimailuak, Google Search erabiliz, bilaketak egiteko gaitasuna garatzeko/hobetzeko.
  • Topatutako informazioa eta iturriak balioesteko gaitasuna garatzeko laguntza.
  • Google Seach bilatzailearen erabilera pedagogikorako ideiak.
  • Esteka interesgarriak
  • Sakontze ikastaroak
  • Gidak
  • …

Batez ere, Google Search bilatzaileari begira garatutako ikastaroa izan da, erabiliena delako. Nolanahi ere, ez dugu ahaztu behar badaudela bilatzaile gehiago. Niri, batik bat, edukia artatzeko guneetan daudenak interesatzen zaizkit (Diigo, Scoop.it, Pinterest…), informazioa etiketatuta eta iragazita ematen dutelako (balio erantsi askoz ere handiagoa emanez bilaketari), baina hori beste baterako utziko dugu. Bestalde, hizkuntza ezarpenak aldatzen joan naiz adibideak ipintzeko (ingelesez, euskaraz, gaztelaniaz…), euskaraz ez daudelako ezaugarri guztiak erabilgarri oraindik. Kontuan izan, Googlen hautatua duzuen hizkuntzaren baitan, trikimailu batzuk erabili ahal izango dituzuela eta beste batzuk ez. Ingelesez, noski, dena dago erabilgarri.


Autoreari buruz
Hezkuntza, education, web 2.0, PLE/PLN, edtech, educational technology, ICT/IKT, social networking, eLearning, sare sozialak, datuak askatu, data visualization.

Social Share

    16843 Commentshttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F2012%2F08%2F31%2Fbilaketak-egiteko-gaitasuna-lantzeko-ikastaroa%2FBilaketak+egiteko+gaitasuna+lantzeko+ikastaroa2012-08-31+09%3A12%3A04Maitehttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F%3Fp%3D1684
    1. Maite 2012(e)ko Abuztuak 31 at 20:13 Reply

      Ainhoa Ezeizaren bidez, bere aurkezpen honen berri jaso dut. Bilaketaz gain, bilatutakoa nola gorde eta erreferentziatu ere aipatzen ditu eta unibertsitateko ikasleei begira eginda dago. Ondo etorriko zaigu gurea osatzeko. Mila esker, Ainhoa!

      Informazioa bilatzea unibertsitatearen testuinguruan from Ainhoa Ezeiza

      Buscar Información en contextos universitarios from Ainhoa Ezeiza
    2. Ainhoa Ezeiza 2012(e)ko Abuztuak 31 at 22:34 Reply

      Eskerrik asko zeuri, Maite!! Aurkezpena ez da polita baina tira, oinarria jasotzen du. Espero dut probetxugarri izatea inorentzat.

    3. Pingback: Googlen bilaketak egin | IKT

    Iruzkin bat utzi nahi? Cancel reply

    *
    *

    captcha *

    Atalak

    Twitter

    • Twitter feed loading

    Azken iruzkinak

    • Idazketa (weekly) | Klaserako tresnak(e)k ‘Sare sozialak Interneten, gurasoentzako gida’ bidalketan
    • Maite(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
    • iturri(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
    • Zer egin software librea bultzatzeko? (2) | Ikusi makusi(e)k Open Space Azkue Fundazioaren eskutik: euskara & Internet XXI. mendean bidalketan
    • Maite(e)k esaerajatorrak.com bidalketan

    Etiketak

    "azkue fundazioa" "creative commons" "euskal literatura" "gaurko hitza" "hezkuntza teknologia" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna aplikazioak arauak artikuluak aurkezpenak azkue azoka47 bideoak cc ebentoak EGA egitasmoak ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara google hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak konpetentziak maitego mu nonick prezi sarrera sopa tutorialak twitter urteurrenak

    Lagunen txokoak

    • Adaki Komunikazioa
    • Ainhoa Ezeizaren txokoa
    • Algara, edo ez gara
    • Baga, biga, bloga!
    • Bitácora de Aníbal de la Torre
    • Delifunart
    • Harrikadak
    • Kalamuatik Txargainera
    • Karrajua
    • La personnalité
    • Nire uste harroan
    • Patxitrapero
    • Sustatu
    • Teketen
    • Teknopataren txokoa
    • Umap euskaraz

    Harremanetan ipintzeko

    1. Izen-abizena *
      * Idatzi zure izena
    2. Posta helbidea *
      * Sartu baliozko posta helbide bat
    3. Mezua *
      * Mezua idatzi

    Artxiboak

    Edtech news

    Maite Goñik garatua, Wordpress erabiliz.
    Creative Commons-en baimena
    CC Aitortu 3.0.