• Hasiera
  • Aurkezpena
  • Gaurko hitza
    • Gaurko hitza jokoa
    • Sortu zure jokoa
  • Euskaljakintza
  • Hitzapasa
  • Esaera jatorrak
  • MU PLUS Online
facebook
linkedin
twitter
vimeo
youtube
google_plus
pinterest

Blog sarrerak

24
ABU
2012

Bideo ediziorako tresna eta bestelako gune interesgarriak, bereziki irakasleentzat

tag : "bideo tresnak", "hezkuntza teknologia", bideoak, hezkuntza, itzulpenak
by : Maite
comment : 15973http%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F2012%2F08%2F24%2Fbideo-ediziorako-tresna-eta-bestelako-gune-interesgarriak-bereziki-irakasleentzat%2FBideo+ediziorako+tresna+eta+bestelako+gune+interesgarriak%2C+bereziki+irakasleentzat2012-08-24+12%3A16%3A15Maitehttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F%3Fp%3D1597

Garbi dago, azkenaldian, hezkuntza eta teknologia aipatzen ditugunean, joera nagusienetako bat bideoaren erabilera dela. Ohikoa da irakasleok sarean topatzen ditugun  bideoak erabiltzea gure eskoletan, gure azalpenen osagarri gisa, etab. Horretaz gain, izugarri hazten ari da bideoen ekoizpen propioa, bai irakasle eta baita ikasleen aldetik ere, aukera pedagogikoak anitzak direlako. Hementxe adibide batzuk: 45 ideas para usar  las cámaras de vídeo de los móviles en el aula, eta 43 surprising ways to use video cameras in the classroom.

Jarraian datorren zerrenda, beraz, irakasle bati baino gehiagori etorriko zaio ondo. Educational Technology & Mobile Learning blogatik aterata dago eta bere sortzailearen baimenarekin itzulia, moldatua eta hona ekarria: The best free video tools.

Bideo ediziorako tresna interesgarriak

  • Zentation:
      • Bideoak eta diapositibak konbinatuz, aurkezpenak sortzeko tresna. Alde batetik, bideo bat igo dezakezu (zu zeu azalpenak ematen, adibidez) eta, bestetik, azalpen horri dagokion diapositiba aurkezpena. Irudian ikus dezakezu emaitza zein den.
      • 3 urrats baino ez:
        • Bideoa igo
        • Diapositiba aurkezpena igo
        • Sinkronizatu biak
      • Informazio gehigarria: Zentation; Combine Videos and Slides into presentations
      • Ezaugarriak eta prezioak
  • VoiceThread:
    • Irudiak, dokumentuak eta bideoak konbinatuz, aurkezpenak sortu eta besteekin parteka ditzakezu. Ikasleek modu ezberdinean utz ditzakete iruzkinak: ahotsa grabatuz (mikrofono edo mugikorra erabilita), testu bat idatziz,  audio bat igoz, edo bideo bat utziz (webcam bat erabilita).
    • Informazio gehigarria:Voice threads: video and audio multimedia slideshows eta VoiceThread (euskaraz)
  • Vixy
    • Bideoak jaisteko eta formatuz aldatzeko.
    • Informazio gehigarria: Vixy ; Download and Convert Video Files for Free
  • Movavi
    • Bideoak formatuz aldatzeko tresna.
    • Bideo ezberdinekin, bideo bakar bat egin daiteke.
    • Informazio gehigarria: Movavi : convert your videos easily
  • Dragontape
    • Youtubeko bideoko pasarte ezberdinekin bideo bakar bat egin.
    • Hautatu Youtubeko bideo ezberdinak eta eraman arrastaka denbora-lerro batera.
    • Bideo bakoitzaren hasiera eta amaiera egokitu.
    • Soundcloudetik musika txerta daiteke.
    • Informazio gehigarria: Dragontape: Create YouTube custom mixes.
  • Vcasmo:
    • Multimedia aurkezpen tresna interesgarria. Bideoak, diapositibak, dokumentuak, estekak, etab. nahas daitezke. Emaitza irudian ikus dezakezue.
    • Informazio gehigarria: Vcasmo: easy way to master multimedia
  • Viddix:
    • Bideo elkarreragileak sortzeko tresna interesgarria.
    • Dohaineko bertsioa jada ez dago eskuragarri (pricing)
    • Panel bikoitza erakusten du. Panel hauetan testuak, irudiak, bideoak, flashak, inkestak, rss jarioak eta estekak txerta daitezke.
    • Oso erabilgarria izan daiteke ikasleei galderak egiteko aukera. Ikus irudia.
    • Informazio gehigarria: viddix :The Easiest Way to Create Interactive Web Videos
  • Zeniting:
    • Bideo/audio + PPTak uztartuz aurkezpenak sortzeko tresna.
    • Bideo edo audio artxiboak igo (40 MB gehienez) eta, jarraian, PPTa igo.
    • Sinkronizatu (4 sinkronizazio mota ezberdin)
    • URL bidez parteka daiteke.
    • Informazio gehigarria: Zeniting, sincronizando video con una presentación PowerPoint.
  • Qwiki:
    • Oso tresna interesgarria aurkezpenak sortzeko.
    • Txerta daitezke artxiboak ordenagailutik edo YouTube, Vimeo, Flickr, Instagram eta horrelakoetatik.
    • Igotako artxiboetan estekak eta testua txerta daiteke.
    • Informazio gehigarria: Qwiki tutoriala
  • Vuvox:
    • Tresna honek ere multimedia aurkezpenak egiten ditu, argazkiak bideoak eta musika konbinatuz.
    • Irudiak Flicker, SmugMug edo Picasatik igo daitezke zuzenean, eta bertan editatu eta egokitu.
    • Emaitza parteka dezakezu.
    • Informazio gehigarria: vuvox : a great multimedia slideshows creation tool (euskaraz: Vuvox)
  • Viewbix:
    • Bideo bati aplikazio elkarreragileak txertatzeko tresna interesgarria.
    • Emaitza Twitter eta Facebook bidez parteka edo blogetan argitara daiteke.
    • Informazio gehigarria: Viewbix
  • Screenr:
    • Bideotutorialak modu errazean sortzeko tresna.
    • Bideotutorialak webguneetan txertatzeko kodea ematen du.
    • Bideotutoriala Youtubera igo daiteke zuzenean.
    • Twitter eta Facebooken parteka daiteke.
    • Urratsak:
      • Grabatu nahi duzun pantaila zatia hautatu eta record sakatu.
      • Record sakatzean, pantailan ikusten den oro grabatuko da. Ahotsa ere graba daiteke.
      • Grabatutakoa ezin da editatu.
    • Gehienera 5 minutuko bideotutorialak egin daitezke.
    • Informazio gehigarria: Screenr tutoriala.
  • Screencast-o-matic:
    • Aurrekoaren antzekoa: bideotutorialak modu errazean sortzeko tresna.
    • Gehienera 15 minutuko bideotutorialak egin daitezke.
    • Pantailakoa grabatzeaz aparte, webcam bidez ere graba daiteke.
    • Bideotutoriala Youtubera igo daiteke zuzenean.
    • Formatu ezberdinetan gorde daiteke: MP4, AVI, FLV.
    • Informazio gehigarria: Screencast-o-matic tutoriala.
  • AlarmTube

    • Edozein arrazoirengatik ezin baduzu une zehatz batean bideo bat ikusi, Alarmtubek beste lipar batean ikusteko alarma bat ipintzeko aukera ematen du.
    • Ordua edo denbora erreferentzia ipini, eta programatutako momentuan bideoa martxan ipintzen da.
    • Informazio gehigarria: AlarmTube
  • SafeShare.TV:
    • Youtubeko bideoek ikasleen arreta galtzen-edo laguntzen duten elementu asko izaten dituzte inguruan (beste bideoetara jo, iruzkin ez oso egokiak eta horrelakoak). Bada, tresna honek youtubeko bideo bat bere horretan, beste ezer gabe, ikusteko aukera ematen du.
    • Horretaz gain, bideoaren pasarte bat hautatu eta pasarte horixe bakarrik ikusteko aukera ematen du.
    • Informazio gehigarria: SafeShare.TV: the educative way to share Youtube videos.
  • Viewpure:
    • Aurrekoaren antzeko tresna: arreta galaraz dezaketen elementu bisual guztiak kentzen ditu eta bakar-bakarrik ikusi nahi dugun bideoa uzten du.
    • Kopiatu hautatutako bideoaren helbidea eta listo.
    • Informazio gehigarria: Viewpure: how to make educative videos
  • ClipChoose:
    • Bideo bidez galdeketak egiteko tresna.
    • Hautatu YouTubeko bideo batzuk (gehienera 8) eta URLa kopiatu.
    • Egin galdera (interesgarriena, gai jakin bat sakonen lantzen duena…edozer).
  • Voki:
    • Irakasle birtual bat sortzen du.
    • Avatar bat sortu, audioa grabatu eta partekatu.
    • Denbora mugatua: 60 segundoko bideoak, gehienez.
    • Informazio gehigarria: Voki : a fun and free animated avatar tool for educators.(euskaraz: Voki)
  • Kerpoof:
    • Gaztetxoentzako tresna. Ikasleek irudiak, marrazkiak, istorioak eta filmak sor ditzakete oso modu errazean.
    • Informazio gehigarria: Kerpoof : enhance students’ creativity
  • EmbedPlus:
    • Tresna honek youtubeko bideoak editatu, moldatu eta gure guneetan txertatzeko aukera ematen du.
    • Youtubeko bideo bat une zehatz batean ikusten hasteko aukera ematen du, pasarteak ikusi gabe uzteko, oharrak idazteko…
    • Informazio gehigarria: EmbedPlus : The educative way to use Youtube videos.
  • TubeChop:
    • Youtubeko bideoen pasarte zehatzak hautatzeko tresna.
    • Hautatutako pasartea ikasleekin parteka dezakezu.
    • Informazio gehigarria: TubeChop: The Educative Use of Youtube
  • Youtube Safety Mode:

    • Eduki desegokia duten bideoak ekiditeko, Youtuben Segurtasun modua gaitu dezakezu. Modu horrek komunitateak markatutako bideoak eta bestelako informazioa erabiltzen ditu bideo desegokiak identifikatzeko eta iragazteko.
    • Modu hori gaitzeko, joan bideo baten orriaren beheko aldera (hizkuntza eta kokapena hautatzeko toki berean topatuko duzu).
    • Informazio gehigarria: Youtube Safety Mode : Irrelevant content blocker functionality.
  • Kinkast:
    • Bideoak modu pribatuan partekatzeko aukera ematen du.
    • Web bidez edo iPhonetik parteka daitezke bideoak (postaz mezu pribatua bidaliz edo Facebook edo youtube bidez).
    • Ikusteko ez dago kontua sortu beharrik.
    • Informazio gehigarria: Kinkast: share your videos privately

Hezkuntzari lotutako bideoak topatu eta geure kanalak sortzeko gune interesgarriak

Behin bideoak ekoiztuta, nora igo? Non sortu geure kanalak? Eta non topatu beste irakasleen bideo interesgarriak?

  • Youtube EDU:

    • YouTube EDU zerbitzuan heziketarako eta hezkuntzarako interesgarriak izan daitezkeen bideoak eskura ditzakezu: hitzaldi akademikoak, sormena eta jakin-mina pizteko baliagarriak izan daitezkeenak…
    • Mundu osoko irakasle edota unibertsitate onenen eskolak topa ditzakezu.
    • Youtuben kanalak sor ditzakezu, zure bideoak igotzeko edota gogoko bideoak biltzeko.
  • TedEd:
    • Oso interesgarria. Ikasgaiak sor ditzakezu gunean dauden bideoetatik hasita eta horiek moldatuta, edota youtubeko edozein bideo abiapuntutzat jota.
    • Galdeketak eta estekak txerta ditzakezu.
  • SchoolTube:
    • Gune interesgarria irakasleentzat. Irakaskuntzarako prestatutako bideoak baino ezin dira igo; beraz, aukera ematen du kanal bat sortzeko gure intereseko bideoekin, ikasleen arreta galaraz dezaketen bideoak alde batera utzita.
  • TeacherTube:
    • Youtube antzeko guena, baina bereziki irakasleentzat. Zeure bideoak igo, kanalak sortu, beste irakasleekin partekatu, bideo interesgarriak topatu… eta hori guztia hezkuntzara begira.
  • 5min videopedia:
    • 5 minutuko bideoak ia edozer galderari erantzuteko: 20 kategoria, 140 azpikategoria…
    • Zure gela sortu eta bideoak igo ditzakezu, zerrendak egin zure gogoko bideoekin, besteen edukietara harpidetu…
    • Informazio gehigarria: 5min videopedia: video tips in education
  • Vusafe:
    • Eskolako bideoak igotzeko plataforma segurua. Bideotegietan antola dezakezu zure edukia, kategoria ezberdinetan sailkatuta edota etiketatuta.
    • Informazio gehigarria: vusafe: The best video platform for your students.
  • KidsTube:
    • Haurrentzako seguruak diren 22,000,000 bideo baino gehiago (edukia filtratuta dago).
    • Besteen bideoak erabiltzeaz gain, zeure bideoak igo ditzakezu, taldeak sortu, irakasle komunitatearekin partekatu eta harremanetan ipini…
    • Informazio gehigarria: KidsTube: free educative video resources for your students.
  • Knowmia:
    • Eskola bideoak sortu, partekatu eta ikusteko webgune eta iPad aplikazioa da.
    • Gunean 7,000 bideo baino gehiago daude une honetan, irakasleek ikasleentzat sortutakoak.
    • Hainbat bideo YouTubetik hartutakoak dira eta beste batzuk Knowmiara igotakoak.
    • Bideoak gaika sailkatuta daude.
    • Alta emandako irakasleek bideoak igo eta etiketa ditzakete.

    Beste funtzioren bat bururatzen zaizu irakasleontzat interesgarria izan daitekeena eta aurreko zerrendan jasota ez dagoena? Zerrenda honetan egon beharko lukeen beste tresnarik ezagutzen duzu? Horrela bada, ongietorria izango da iruzkina.

    Eguneraketa (zerrenda osatzeko):

    • Usos de vídeo digital en el aula, Eduteka
    • Programas para editar vídeos en Internet
    • Top 15 free videoconferencing tools 2012
    • 10 ways to create videos without installing software, Free Technology for Teachers
    • 17 free tools for creating screen capture images and videos, Free Technology for Teachers
    • 10 canales más importantes de youtube para docentes, Escuela2.0.com
    • 5 Free Tools for Curating Educational Videos from Across the Web
    • 30 video editing software and online tools
    • Los mejores editores de video online
    • Resources A-Z for education
    • A quick start guide for using YouTube ‘s editing tools, Free Technology for Teachers
    • 11 Reasons Every Educator Needs a Video Strategy, OnlineUniversities.com
    • Truly amazing YouTube toos
    • Teachem, another way to comment on educational videos, Free Technology for Teachers
    • 5 plataformas online para aprender casi lo que sea, ALT1040

Autoreari buruz
Hezkuntza, education, web 2.0, PLE/PLN, edtech, educational technology, ICT/IKT, social networking, eLearning, sare sozialak, datuak askatu, data visualization.

Social Share

    15973 Commentshttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F2012%2F08%2F24%2Fbideo-ediziorako-tresna-eta-bestelako-gune-interesgarriak-bereziki-irakasleentzat%2FBideo+ediziorako+tresna+eta+bestelako+gune+interesgarriak%2C+bereziki+irakasleentzat2012-08-24+12%3A16%3A15Maitehttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F%3Fp%3D1597
    1. Maite 2012(e)ko Abuztuak 24 at 22:29 Reply

      Gaur beste hau ere topatu dut:

      10 youtube kanal interesgarri irakasleontzat

    2. Maite 2012(e)ko Abuztuak 31 at 9:01 Reply

      @jozulin -ek esteka hauek utzi dizkigu Twitterren. Zerrendara doaz. Mila esker! :-)

      @euskaljakintza Hauek nituen nik gordeta aspalditikhongkiat.com/blog/video-edi… anexom.es/servicios-en-l… creazaeducation.com/movieeditor/ boxoftricks.net/internet-resou… 1/2

      — Jozulin (@jozulin) Abuztua 29, 2012

    3. Best4Video 2013(e)ko Urtarrilak 16 at 12:42 Reply

      is this is a video converter

    Iruzkin bat utzi nahi? Cancel reply

    *
    *

    captcha *

    Atalak

    Twitter

    • Twitter feed loading

    Azken iruzkinak

    • Maite(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
    • iturri(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
    • Zer egin software librea bultzatzeko? (2) | Ikusi makusi(e)k Open Space Azkue Fundazioaren eskutik: euskara & Internet XXI. mendean bidalketan
    • Maite(e)k esaerajatorrak.com bidalketan
    • Kermit(e)k esaerajatorrak.com bidalketan

    Etiketak

    "azkue fundazioa" "creative commons" "euskal literatura" "gaurko hitza" "hezkuntza teknologia" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna aplikazioak arauak artikuluak aurkezpenak azkue azoka47 bideoak cc ebentoak EGA egitasmoak ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara google hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak konpetentziak maitego mu nonick prezi sarrera sopa tutorialak twitter urteurrenak

    Lagunen txokoak

    • Adaki Komunikazioa
    • Ainhoa Ezeizaren txokoa
    • Algara, edo ez gara
    • Baga, biga, bloga!
    • Bitácora de Aníbal de la Torre
    • Delifunart
    • Harrikadak
    • Kalamuatik Txargainera
    • Karrajua
    • La personnalité
    • Nire uste harroan
    • Patxitrapero
    • Sustatu
    • Teketen
    • Teknopataren txokoa
    • Umap euskaraz

    Harremanetan ipintzeko

    1. Izen-abizena *
      * Idatzi zure izena
    2. Posta helbidea *
      * Sartu baliozko posta helbide bat
    3. Mezua *
      * Mezua idatzi

    Artxiboak

    Edtech news

    Maite Goñik garatua, Wordpress erabiliz.
    Creative Commons-en baimena
    CC Aitortu 3.0.