• Hasiera
  • Aurkezpena
  • Gaurko hitza
    • Gaurko hitza jokoa
    • Sortu zure jokoa
  • Euskaljakintza
  • Hitzapasa
  • Esaera jatorrak
  • MU PLUS Online
facebook
linkedin
twitter
vimeo
youtube
google_plus
pinterest

Blog sarrerak

13
ABU
2012

Apalabrados euskaraz

tag : apalabrados, aplikazioak, euskara, itzulpenak
by : Maite
comment : 15803http%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F2012%2F08%2F13%2Fapalabrados-euskaraz%2FApalabrados+euskaraz2012-08-13+18%3A31%3A18Maitehttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F%3Fp%3D1580

Bidea luzea izan da, baina Apalabrados jokoa euskaraz daukagu lehengo ostiraletik aurrera. Jokoa ezagutzen duzuenok badakizue zertan datzan: hitzak osatu behar dira -goitik behera nahiz ezkerretik eskuinera, kontuan izanda lehendik daudenak- eta hitz bakoitzarekin puntuazio bat lortzen da. Euskarazko hiztegia praktikatu eta aberasteko aukera aparta irudituta, aspaldian nuen begiz jota aplikazioa.

Gauzak horrela, maiatzaren 18an, Argentinako Etermax enpresarekin harremanetan ipini nintzen jakiteko zein baldintzapean egongo ziren prest euskarari tokitxoa egiteko. Bi itzulpen behar zituzten aurrera egiteko: interfazea eta euskarazko hiztegia (hitzak deklinatuta, aditzak konjugatuta, pluralak…). Egia esateko, ez nekien oso ondo nondik hasi eta HPSko Ivan Igartuari ea horrelako zerbait bazegoen galdetu nion. HPStik 2009an Googleri bidalitako 7.900 hitzeko hiztegitxoa helarazi zidaten, hitz guztiak balizko kasu guztietan deklinatuta, baina aditz-forma jokaturik gabe. Bestalde, EHUko IXA taldeko Iñaki Alegriarekin harremanetan ipini nintzen jakiteko ea aditzarekin eskatzen zidaten antzeko zerbait eginda zuten. Berariaz jokorako egin beharko zutela adierazi zidan eta lanean ipini ziren. Milioi bat esker, Iñaki, eskaerari hain abegikor erantzun eta egindako lanagatik.

Esan behar da zalantza handiak izan genituela, zer sartu eta zer baztertu; izan ere, zerrenda -eta lana- amaigabeak izan zitezkeen eta ez genekien esfortzua eta hark izango zituen ondorioak -erabileraz ari naiz- nola neurtu. Azkenean, bi artxibo bidali nizkien argentinarrei jokoaren lehen bertsioa abian ipin zezaten. Alde batetik, Alegriak igorritakoa, 168.015 hitzekin eta, bestetik, nik egindako interfazearen itzulpen osoa (nola jokatu, arauak, erabilera baldintzak, pribatutasun politika… ).

Gerora jakin dut ezingo dugula euskarazko bertsio propio bat izan mugikorrean (Facebooken espero dut baietz, nahiz eta probatu dudan eta oraindik ez dudan ikusi), Googlek eta Applek ez dutelako euskara hizkuntza natibotzat. Beraien hitzetan: “En el móvil no se traducirá la aplicación en sí, porque Apple y Google no tienen un idioma Euskera nativo (los idiomas se setean en todo el teléfono y no por aplicación)“. Zer esan nahi da honekin? Bada, euskaraz jokatu ahal izango dugula (hitzak euskaraz sortuz), baina interfazea gaztelaniaz egongo dela mugikorrean. Batean kale, bestean bale. Espero dezagun egindako itzulpena ez geratzea ordenagailu bateko artxiboren batean…

Nola hasi jokatzen

Apalabrados-era jokatzeko, jaitsi mugikorrera aplikazioa (Iphone/Ipad eta Androiderako bertsioak daude). Lehendik jaitsita baduzu, eguneratu aplikazioa eta euskara hauta daitezkeen 12 hizkuntzen artean azalduko zaizu. Bestalde, Facebookeko aplikazioa ere bada (Angry words edo Apalabrados) ; beraz, nahi izanez gero, web bidez ere joka daiteke. Edo batean zein bestean txandakatuz ibil zaitezke; izan ere, kontu bat sortzean, sinkronizatu egiten da zure jardun osoa edozein gailutan ari zarela.

Abian ipini berri duten bertsioa beta da, eta gerta litekeena da akatsak topatzea. Kontuan izan, adibidez, deklinabideko kasu gehienak sartzen saiatu garela, baina ez daudela guztiak. Gauza bera geratzen da adizkiekin. Jokoa erabiltzen bada, joango gara osatzen eta hobetzen hurrengo bertsioetan. Eskertuko genuke, hortaz, topatzen dituzuen akatsen berri emango bazenute edota hobekuntza proposamen eta iradokizunak egingo bazenituzte. Orain gure txanda da!

Autoreari buruz
Hezkuntza, education, web 2.0, PLE/PLN, edtech, educational technology, ICT/IKT, social networking, eLearning, sare sozialak, datuak askatu, data visualization.

Social Share

    15803 Commentshttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F2012%2F08%2F13%2Fapalabrados-euskaraz%2FApalabrados+euskaraz2012-08-13+18%3A31%3A18Maitehttp%3A%2F%2Fwww.maitego.com%2F%3Fp%3D1580
    1. Pingback: ‘Apalabrados’ jokoa euskaraz dago | zuzeu.com

    2. Lontzo 2012(e)ko Abuztuak 14 at 10:52 Reply

      Eskerrik asko eta zorionak eginiko lanagatik Maite !!!

    3. @euskaljakintza 2012(e)ko Abuztuak 14 at 11:46 Reply

      Mila esker, Lontzo! Ikusten duzun bezala, kolaborazioan egindako lana izan da (bestela, ezin). Ea erabilera handia ematen diogun eta hobetzeko bidean ipintzen! :-)

    Iruzkin bat utzi nahi? Cancel reply

    *
    *

    captcha *

    Atalak

    Twitter

    • Twitter feed loading

    Azken iruzkinak

    • Maite(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
    • iturri(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
    • Zer egin software librea bultzatzeko? (2) | Ikusi makusi(e)k Open Space Azkue Fundazioaren eskutik: euskara & Internet XXI. mendean bidalketan
    • Maite(e)k esaerajatorrak.com bidalketan
    • Kermit(e)k esaerajatorrak.com bidalketan

    Etiketak

    "azkue fundazioa" "creative commons" "euskal literatura" "gaurko hitza" "hezkuntza teknologia" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna aplikazioak arauak artikuluak aurkezpenak azkue azoka47 bideoak cc ebentoak EGA egitasmoak ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara google hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak konpetentziak maitego mu nonick prezi sarrera sopa tutorialak twitter urteurrenak

    Lagunen txokoak

    • Adaki Komunikazioa
    • Ainhoa Ezeizaren txokoa
    • Algara, edo ez gara
    • Baga, biga, bloga!
    • Bitácora de Aníbal de la Torre
    • Delifunart
    • Harrikadak
    • Kalamuatik Txargainera
    • Karrajua
    • La personnalité
    • Nire uste harroan
    • Patxitrapero
    • Sustatu
    • Teketen
    • Teknopataren txokoa
    • Umap euskaraz

    Harremanetan ipintzeko

    1. Izen-abizena *
      * Idatzi zure izena
    2. Posta helbidea *
      * Sartu baliozko posta helbide bat
    3. Mezua *
      * Mezua idatzi

    Artxiboak

    Edtech news

    Maite Goñik garatua, Wordpress erabiliz.
    Creative Commons-en baimena
    CC Aitortu 3.0.