Blogariak Amarauna irratsaioan, 12-06-10
tag : amarauna
comment : 0
Hementxe uzten dizuet atzo goizeko Amarauna irratsaioko laburpentxoa, estekak eta saioa. Beti bezala, Gorka Julio, Mikel Iturria eta hirurok izan ginen EITBko estudioetan, Arantxa Arza eta Andoni Mutiloarekin batera.
- Gazteaukeraren eskutik esperientzia olinpikoa blogari gisa biziko duen Alex Padillarekin elkarrizketa.
- Sarea eta hizkuntza gutxituak: Teknologia berriak, desagertzear dauden hizkuntzen mesedera (Argia.com)
- Hedabide berriak eta albisteak kontsumitzeko modu berriak:
- Twitterren oinarritutako albistegi berriak
- Naiz.info
- Haffington Post-en eredua, ordaindu gabeko blogariekin
- Informazioa eskuratzeko modu eta formatu berriak: Flipboard, Google Currents, Paper.ly, The Twetted Times
- Zuloak (bideoa, crowdfunding, sare sozialak..)
- Appoteo: poteoan, jende asko gaudenean, edariak idazteko aplikazioa.
Zuzenean entzuteko aukera izan ez zenutenoi hementxe uzten dizuet saioaren grabazioa (EITBn). Osorik entzuteko, egin klik:

