Euskaltzandiaren arauak ikasteko/berrikusteko ikastaroa
Duela urte batzuk Euskaltzaindiaren arauak ikasleekin ikasteko/errepasatzeko ikastarotxo bat sortu nuen, eta arauez arau argitaratzen joan nintzen euskaljakintzan. Harrezkero handik eta hemendik pixka bat osatzen joan naiz, eta orain formatu berri batean argitaratuko dut astero arau bat. Beraz, Euskaltzaindiaren arauak zeintzuk diren ikasi edota berrikusi nahi baduzue, egon adi ostegunero.
Mentormob erabiliko dut ikastaroa plazaratzeko. Tresna honek ikasi beharrekoa (irakurri, ikusi…) mailakatuta emateko aukera ematen du, urratsez urrats alegia. Gainera, edonork erants dezake edukia; beraz, arau zehatz baten inguruan beste baliabideren bat ezagutzen baduzue, gehitu lasai eta denon artean ikastaroa osatzen eta aberasten joango gara.
Arau guztiek gutxi gorabehera egitura hau izango dute:
- Arauaren azalpen laburra.
- Ariketa bat edo gehiago, araua lantzeko.
- Euskaltzaindiaren erabakia.
Arauak lantzen (1): Euskal alfabetoa
Gure lehenengo urratsa euskal alfabetoa ikastea izango da. Erraza badirudi ere, badago, adibidez, C letra euskal alfabetoan sartzen dela ez dakienik. Bitxikeria gehiago jakin nahi baduzu, ekin 1. arauari:
ARAUAK LANTZEN (1): EUSKAL ALFABETOA

