Bloomen taxonomia digitalaren mapa euskarara itzulia
Duela 7 urte euskaljakintzarekin hasi nintzenean, garbi nuen ikasleekin batera hainbat helburu erdiestea iritsi nahi nuela:
- Euskara jakintzagaian DBHO 2n eman beharreko edukiak teknologia berriek eskaintzen zizkiguten aukerak erabiliz jorratu (Interneteko baliabideei onura atera).
- Euskarazko irakurmena, idazketa eta ahozkotasuna kilikatu.
- Aprendizaia aktiboa bultzatu.
- Talde lana sustatu (elkarrekin lan egiten ikasi).
- Ohiko irakasle/ikasle “rolak” aldatu (denok denongandik ikasi: ikasleek irakaslearengandik, ikasleek beste ikasleengandik eta baita irakasleak ikasleengandik ere).
- Ikasleen ikaskuntza prozesuan euskarri digitalaren erabilera sustatu eta indartu.
- Interneten euskararen presentzia zabaldu.
Bereziki ikasleek edukiak sortzea nahi nuen, edukiak euskaraz. Artean ez nuen Bloom ezagutzen, baina gerora ohartu naiz, bere taxonomia eta haren berrikusketak ezagutzearekin batera, nik buruan nuen sortze hark zerikusi handia zuela horrekin guztiarekin.
Hori dela eta, hitzaldietan euskaljakintzari buruz hitz egin dudanean, maiz erabili izan dut Bloomen taxonomia digitalaren mapa (Bloomen taxonomia ingurune digitalera egokitua). Beti gaztelaniaz, baina, eta beti euskaratzeko asmoz. Bada, atzo tarte bat hartu eta euskaratzeari ekin nion. Gauzak horrela, hementxe uzten ditut taxonomiaren bi berrikusketak, norbaiti baliagarri gertatuko zaizkiolakoan.
Egin klik irudiaren gainean, jatorrizko neurrian ikusteko:
Gaia interesatzen bazaizue, agian, hau ere interesekoa irudituko zaizue:
- Bloom’s digital taxonomy wheel and knowledge dimension
- Bloom’s digital taxonomy pyramid (with links)
Amaitzeko, orain arte euskaratu ditudan infografiak eta hemendik aurrerakoak gordetzeko, arbela sortu dut Pinteresten: euskaratutako infografiak.



