Fernandok gure laguntza behar du
Gaur toki ezberdinetatik iritsi zait berria, besteak beste, Mondragon Unibertsitateko lankideen zerrendatik:
FERNANDOK GURE LAGUNTZA BEHAR DU!!!!!!!!!!!
Seguru batzuek baduzuela bere berri, Fernando atxabaltarra baita. Fernandok 9 hilabete besterik ez ditu eta bere aukera bakarra medula emaile bat aurkitzea da. Ez dago beretzat tratamendurik.
EGIN GAITEZEN MEDULA EMAILE !!!
Bere gurasoek, blog bat sortu berri dute. Berbidali linka mesedez, danon artian lortuko dogu eta!!!
http://fernandonecesitamedula.wordpress.com/2012/04/10/que-me-pasa/Konpatible edo bateragarriak bagara, eta ojala hala balitz, gaur egun ez ligukete bizkarra zulatuko. Dagoeneko medula emate prozasua, odola ematearen oso antzerakoa baita.
Mezu horren atzetik izugarri estimatzen dudan Joxe Aranzabal lankidearen erantzuna etorri da. Iritsi bezala kopiatuko dut hemen, nahiz eta zerrenda pribatu bateko mezua izan, ulertzen dudalako bere asmoa izan dela ahalik eta jende gehienengana iristea.
Ni ere bizi naiz hezur-muinaren transplantea egin zidatelako. 2003an izan zen. Urtebete lehenago, linfoma bat aurkitu zidaten, odolean agertzen den minbizi mota bat, eta ia urtebete kimioa eta beste terapia batzuk jaso ondoren, hezur-muinaren transplantea egin zidaten, ziurtatzeko minbizia ez zitzaidala berriro agertuko. Sekulako zorte ona izan nuen, neure familian aurkitu bainuen emaile bat: Fatima arreba. Bost neba-arreba gara, eta bakarra aurkitu zuten konpatiblea nirekin, bera.
Fatima eta biok egun berean joan ginen ospitalera. Zuk esan duzun moduan, Amaia, odol transfusio bat bailitzan atera zizkioten zelula amak arrebari. Handik bospasei egunera niri sartu zizkidaten, odol transfusioaren teknika erabilita. Egun haietan beste bi euskaldun ezagutu nituen Santanderko Ospitalean, ni moduan hezur-muinaren transplantea egiten: batak bere familian zeukan emailea; besteari, berriz, Alemaniatik ekarri zioten berak behar zuen hezur-muina, bere familian eta Euskal Herri osoan ez zutelako emaile egokirik aurkitu.
Transplante horien problemarik handiena ez da teknikoa izaten, baizik eta emaileak aurkitzea, konpatibleak izango direnak gaixoarekin. Horregatik, oso inportantea da ahalik eta emaile gehien egotea, kasu horretan areagotu egiten baita emaile egokia aurkitzeko aukera. Hortik Fernandoren familiaren angustia, oraindik ez du-eta aurkitu inor konpatible bere semetxoarekin.
Nik bat egiten dut Amaiarekin eta Fernando txikiaren familiarekin, eta gonbita egiten dizuet anima zaitezten hezur-muinaren emaile izatera.
Joxeren azalpenaren atzetik beste hau iritsi da:
Email honetan bidaltzen dizuet trasplantearen inguruko informazioa, nolakoa da prozesua? non egin daiteke?
Trasplanteen organismoaren webgune ofiziala:
http://www.fcarreras.org/es/-d%C3%B3nde-hacerse-donante-de- m%C3%A9dula-%C3%B3sea-_45794 Dena azaltzen duen bideo informatibo bat:





