Blogariak Amarauna irratsaioan, 11-12-04
Atzo Euskadi Irratiko Amaraunako blogarien tartea Durangoko Azokatik egin genuen. Saio berezia izan zen eta bertan Joxe Rojas eta biok izan ginen Arantxa Artzarekin batera. Aiert Goenaga ere, azokako antolatzaileetako bat, gurekin izan zen, eta aukera izan genuen berarekin komentatzeko Durangoko azokak aurten zein berrikuntza sartu dituen teknologia berriei dagokielarik. Ondorengo gaiak izan genituen, beraz, hizpide:
- Gorka Arreseren ahotik, Susa Argitaletxeak liburu elektronikoekin egin duen apustua.
- Kabi@:
- Wikipedia maratoia
- Kulturize (Android eta iPhone)
- Ipuin kontalaria (Android eta iPhone)
- Ahotsenea eta EHko diskogintza eta digitalizazioa
Zuzenean entzuteko aukera izan ez zenutenoi hementxe uzten dizuet saioaren grabazioa. Osorik entzuteko, egin klik:
