• Hasiera
  • Aurkezpena
  • Gaurko hitza
    • Gaurko hitza jokoa
    • Sortu zure jokoa
  • Euskaljakintza
  • Hitzapasa
  • Esaera jatorrak
  • MU PLUS Online
facebook
linkedin
twitter
vimeo
youtube
google_plus
pinterest

Month

Iraila 2011
26
IRA
2011

Android mugikorrentzako euskarazko teklatu adimenduna erabiltzeko prest

Nonickeko azken edizioan, Nonick 011, hizlarietako bat  Ben Medlock gazte britainiarra izan zen, TouchType enpresako CTO eta sortzaileetako bat. Medlock SwiftKey tresnaz aritu zitzaigun: mugikorrean idatzi ahala, hitza iragartzen duen aplikazioa. EITBko Lontzo Sainz eta biori interesgarria irudituta, Medlocki galdetu nion ea euskaraz garatzea oso zaila ikusten zuen (beste hizkuntza pila batean erabiltzeko aukera badago). Erantzun zidan euskarazko hitzak behar zituztela, corpusa.

Euskara Aholku Batzordeko IKT ataleko buru den Lurdes Auzmendirekin harremanetan jarrita, beraiek ere interesgarri ikusten zutela garapena eta TouchTypekoekin hitz egingo zutela esan zidan. Gauzak horrela, bai eitb.com-ek eta bai Jaurlaritzako Euskara Aholku Batzordeak ere testuak eta corpusa bidali zuten. Horietan oinarrituta egin du  TouchType enpresak garapena.

Udan zehar hainbat erabiltzailek aplikazioa probatu eta gero, gaur iragarri dute eitb.com-en aplikazioa jaisteko moduan dagoela ‘Android market’-en (oraingoz sistema operatibo hori duten mugikorrentzat baino ez dago erabilgarri).  Aipatutako artikuluan guztia azalduta dagoenez, ez naiz gehiago luzatuko.

Amaitzeko, hementxe uzten dizuet Joxe Rojasek egindako bideotutorial bikaina, aplikazioa probatzera animatzen bazarete, laguntza izan dezazuen:

22
IRA
2011

Google aplikazioei buruzko nire txokoa denon esku

Azkenaldian, behin baino gehiagotan suertatu zait Google aplikazioei buruzko ikastaroak ematea (Hik Hasi Udako Topaketak, Garatu…). Jakina den bezala, posta kontu bat baino ez da behar Googlen, Gmailen hain zuzen, postaz gain, beste hamaika aplikaziora sarbidea izateko une horretantxetik aurrera. Aplikazio horietako asko eta asko guztiz interesgarriak, praktikoak eta erabilerrazak dira, eta ezaugarri horiek egiten dituzte aproposak hezkuntza munduan IKTak txertatzen hasteko, batik bat, urrats hori emateko errezeloa erakusten duten irakasleen artean. Aurreko guztiari erantsi behar zaio Googlek Google Apps for education deituriko aplikazio pakete osoa eskaintzen duela, doan, irakaskuntzan erabili ahal izateko. Hari horretatik tira eginez, gero eta ikastetxe gehiago ari da sartzen Google Apps aplikazio bilduma euren ikastetxeetan.

Erabili, beraz, erabiltzen da/dugu. Ezin dugu ahaztu, baina, Google aipatzean, badaudela alderdi batzuk albo batera utzi ezin ditugunak. Alde batetik, gutako batzuk hainbatetan aldarrikatu dugun euskararen presentzia. Hainbat aplikazio euskaratuta badago ere, osotasunean ez.  Aplikazio zehatzak euskaraz erabili nahi baditugu, aplikazioen arteko nabigazio menua desagertu egiten da eta horrek batetik bestera ibiltzeko aukera zaildu egiten du. Hori horrela izanik, askok gaztelaniaz edo ingelesez erabiltzeko hautua egite dute. Bestalde, ezin dugu ahantzi hain kritikatua izan den Google ahalduna hartzen ari den monopolio itxura. Noraino lagundu behar dugu irakasleok bide horretan?

Guztiarekin ere,  Google Unibertsoa deituriko txoko bat sortu nuen Google Sites aplikazioa erabilita (guneak modu errazean egiteko aukera ematen duena), handik eta hemendik topatzen nituen erreferentzia eta baliabide interesgarriak biltzeko asmoz. Nire baratzeko baratxuri batzuk, hau da, nik sortutako hainbat baliabide (bideotutorial eta aurkezpen) ere bertan txertatu ditut. Txoko hau ikastaroetan erabili izan dut, eta beste norbaiti ere erabilgarria gerta dakiokeela irudituta, hementxe uzten dut denon eskura.

Bideotutorial bat, adibide gisa:

  • Google Unibertsoa
  • 05
    IRA
    2011

    Euskal aditza lantzeko gunea berrituta eta ariketa gehiagorekin

    Duela urte batzuk euskal aditza berrikusi eta praktikatzeko gune bat sortu genuen. Bertan, handik eta hemendik topatutako aditz taulak, teoria eta, batez ere, guk sortutako ariketak plazaratzen joan gara. Aspaldi genuen Weeblyn egindako hasierako txoko hura berritzeko gogoa; beraz, udako etenaldia aprobetxatuz, eduki guztiak Google Site batera pasatu eta iazko ikasturtean sortutako ariketa berriak txertatu ditugu.

    Antolaketa

    • Goiko menuan: taula guztiak (aditz trinkoenak barne).
    • Ezkerreko menuan: teoria eta praktika (guk sortutako ariketak: ikus adibidea). Ezetz asmatu dena?

    Kokapena

    Hemendik aurrera, aditzarekin zerikusia duen oro gure EUSKAL ADITZA gunean topatu ahal izango duzue. Hara joateko, bi aukera:

    • Zuzenean hara jo: https://sites.google.com/site/euskaladitza/
    • Euskaljakintzako goiko barran, ADITZA dioen erlaitzean klik egin. Gure gune nabarmenenekin batera (EGA, arauak, hautaproba…) ipini dugu.

    Ekarpenak

    Euskal aditzarekin erlazionatutako baliabideren bat ezagutu edo akatsen bat topatzen baduzu, eskertuko genizuke jakinaraztea (hementxe bertan erantzun bat utziz edo gurekin zuzenean harremanetan jarriz). Horrela, denon artean jarraituko genuke hobetzen eta osatzen txoko hau. Gure aldetik, aurtengo ikasturtean ariketa gehiago atontzen jarraitzeko asmoa dugula esatea baino ez. Baliagarria izango zaizuelakoan, hortxe uzten dugu.

    Atalak

    Twitter

    • Twitter feed loading

    Azken iruzkinak

    • Maite(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
    • iturri(e)k Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-04-14 bidalketan
    • Zer egin software librea bultzatzeko? (2) | Ikusi makusi(e)k Open Space Azkue Fundazioaren eskutik: euskara & Internet XXI. mendean bidalketan
    • Maite(e)k esaerajatorrak.com bidalketan
    • Kermit(e)k esaerajatorrak.com bidalketan

    Etiketak

    "azkue fundazioa" "creative commons" "euskal literatura" "gaurko hitza" "hezkuntza teknologia" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna aplikazioak arauak artikuluak aurkezpenak azkue azoka47 bideoak cc ebentoak EGA egitasmoak ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara google hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak konpetentziak maitego mu nonick prezi sarrera sopa tutorialak twitter urteurrenak

    Lagunen txokoak

    • Adaki Komunikazioa
    • Ainhoa Ezeizaren txokoa
    • Algara, edo ez gara
    • Baga, biga, bloga!
    • Bitácora de Aníbal de la Torre
    • Delifunart
    • Harrikadak
    • Kalamuatik Txargainera
    • Karrajua
    • La personnalité
    • Nire uste harroan
    • Patxitrapero
    • Sustatu
    • Teketen
    • Teknopataren txokoa
    • Umap euskaraz

    Harremanetan ipintzeko

    1. Izen-abizena *
      * Idatzi zure izena
    2. Posta helbidea *
      * Sartu baliozko posta helbide bat
    3. Mezua *
      * Mezua idatzi

    Artxiboak

    Edtech news

    Maite Goñik garatua, Wordpress erabiliz.
    Creative Commons-en baimena
    CC Aitortu 3.0.