03
api

Pikipalabra

Twitterren (@profenacho08 -ren bidez) izan nuen lehengoan Pikipalabraren berri: Pasapalabra jokoa, baina haurrentzat egokitua. Sartu eta saltseatzen ibili naiz ea nire Hitzapasaren antzik baduen edo, eta pila bat gustatu zait. Dirudienez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak garatutakoa da, eta baditu hainbat berezitasun Hitzapasari gehitu nahi nizkiokeenak:

  • Bakarka edo binaka joka daiteke.
  • Joko hasieran hauta daiteke maila (1, 2 edo 3).
  • Ez da hitza asmatu behar, hiru aukeren artean zuzena dena hautatu baizik. Honek saihestuko lituzke batzuetan tildekin, etab. izaten ditugun arazoak.
  • Hitzapasan ez bezala, datu-base batean daude galderak guztiak (ez artxibo itxietan).

Egia esateko, Hitzapasari hobekuntzak egin nahi hori ez da oraingoa, badaramat denbora bat formatuz aldatu eta beste hainbat berrikuntza eta aukera txertatu nahian, baina ez naiz informatikaria eta egin nahi ditudan aldaketa horientzat laguntza profesionala behar dut. Bueno, ba, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailarekin harremanetan jarri, alde batetik, eta, bestetik, laguntza hori lortzen dudan bitartean, bota begitxo bat eredu honi eta iradokizunen bat baduzue, ongi etorria izango da.

 

 

02
api

Creative Commons umeentzat euskaraz azaldua

Gaur goizean Twitterren, @Txente -ren tuit honen bidez, ¿Qué es Creative Commons? infografia interesgarriarekin egin dut topo (originala, portugesez, nerdson.com gunean topa dezakegu.

Azalpena oso garbia iruditu zait, eta euskaratzeari ekin diot ikasleekin erabiltzeko asmoz. Beraz, autoreak berak ematen duen baimena tarteko, hementxe uzten dut euskarazko bertsioa, ondo badatorkizue, zuek ere erabil dezazuen.

Eguneraketa (2011-04-06): Txopik erantzunetan hainbat zuzenketa utzi ondoren, infografia eguneratu dut. Hementxe uzten dizuet behin betiko bertsioa:

Jatorrizkoa: CC Aitortu © cc-by: Karlisson Bezerra, Nerdson / Itzulpena: Maite Goñi

Informazio gehigarria:

 

« Aurreko orrialdea

"azkue fundazioa" "creative commons" "euskal literatura" "gaurko hitza" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna aplikazioak artikuluak aurkezpenak azkue begikoak bideoak blogariak ebentoak EGA ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara euskovision hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak ikastola ikerketak IKTeroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak maitego mu nonick prezi sarrera sopa sustatu twitter txostenak wikipedia

WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck and Luke Morton requires Flash Player 9 or better.