08
Aza

Blogariak Amarauna saioan, 10-11-07

Gaurko laukotea: Maite, Mikel, Andoni eta Edurne

Gaur Euskadi Irratiko Amarauna saioan Mikel Iturria ( @iturri ) eta biok egon gara Edurne Ayuso eta Andoni Mutikoarekin. Ondorengo gaiak izan ditugu hizpide:




Nahi genituen beste gai hauek aipatu; beti bezala, ordea, denborarik gabe geratu gara. Ez da asko, baina, besterik ez bada, hemen gera daitezela…

  • Irratia.com: agur 10 urteko ibilbideari. Zorionak Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabalari 10 urte horiengatik. Bejondeizuela!
  • Zer egin Facebook edo beste sare sozialeko lagun bat hiltzen denean? Hasier Etxeberriak idatzi du honen inguruan, Patxi Hipólito txantxikuarra hil dela eta.
  • Nik ere euskaraz: Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren ekimena. Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots. Besteak beste, mosaiko bat osatu nahi dute. Jendeari eskatu nahi diote norberaren argazkiak, indibidualak zein taldekakoak igotzeko, lehen aipatutako webgunera. Iturrik eta biok igo ditugu geureak.

Saioa entzuteko:

02
Aza

Gaurko Hitzaren 2. urteurrena elkarrekin ospatzeko gonbitea

Ziurrenik ados egongo zarete nirekin esaten badizuet egunero-egunero edozer egiten denean ez dela batere erraza izaten, urteak joan eta urteak etorri, edozer hori mantentzea. Horregatik, bihar, Gaurko Hitza ekimenaren 2. urteurrena izango dela eta, urteurren hori behar bezala ospatzea ondo legokeela bururatu zait. Ospakizun honetan ez dira pintxoak eta edariak egongo; hitzak, ordea, bai.

Gauzak horrela, ekimena aurrera eramateko zuen kolaborazioa eta sormena behar-beharrezkoak ditut, eta horiek garatzeko proposamen batekin natorkizue. Badakit denok oso lanpetuta gabiltzala (Twitterreko mezuak jarraitzea nahikoa da horretaz jabetzeko); halere, tartetxo bat izanez gero, ondorengoa egitea proposatzen dizuet:

  • Grabatu bideo bat esanez: “Gaurko hitza da …….. ” (eten puntuetan bakoitzak hautatzen duen hitza doa).
  • Youtubera igo eta niri esteka (URLa) helarazi.

Horixe da guztia eta horrekin nahikoa da. Dena den, aukeratutako hitza azalpen batez osatu nahi baduzue (hitz hori hautatzearen arrazoia eman), sinonimoren bat edo beste gehitu, testuinguruan kokatu (hitz hori esaldi batean ipini) edo beste edozer (zuei bururatzen zaizuen oro) ongi etorria izango da, ez dago esan beharrik!

Kanal bat sortu dut youtuben, Gaurko Hitza, eta zuek bidalitako bideo guztien estekak nire playlistera gehituko ditut. Hortxe azalduko gara denok. Dagoeneko Gaurko Hitzaren lagun batzuk animatu zaizkigu (egin klik goiko estekan ikusteko). Eta zuek? Animatzen zarete?

"azkue fundazioa" "creative commons" "gaurko hitza" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna artikuluak aurkezpenak azkue begikoak bideoak blogariak ebentoak EGA ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara euskovision hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak ikastola ikerketak IKTeroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak konpetentziak maitego mu nonick prezi radiohead sarrera sopa sustatu twitter txostenak wikipedia

WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck and Luke Morton requires Flash Player 9 or better.