EHUko Uda Ikastaroak: Euskara 2.0
Uztailaren 12an eta 13an Miramar Jauregian izan ginen Euskal Herriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren lankidetzaz antolatutako Uda Ikastaroen barruan “Euskara 2.0” ikastaroan.
Bi egun horietan zehar aukera izan genuen euskarak sarean duen presentziaz hausnartzeko, oztopo zein abantailei buruz hitz egiteko eta baita eremu urriko beste hizkuntzen esperientziak ezagutzeko ere. Galestik etorritako Jeremy Evasek, bere lehen parte-hartzean, Web 2.0 services and multilingualism [pdf], euren hizkuntzaren egoera erakusteaz gain (hiztun kopurua, bilakaera, legea…), web 2.0 zerbitzu ezberdinetan (Twitter, Facebook, blogak…) eleaniztasuna nola kudeatzen duten azaldu zigun. Ez hori bakarrik, 38 iradokizun edo aholku bota eta banan-banan haiei buruz aritu zen. Evasen bigarren hitzaldia itzulpen memoriei buruzkoa izan zen (ez dut topatu aurkezpena).

Luis Ángel Fernández Hermana katalana azken urteetan sareak izan duen eboluzioaz aritu zen (Lenguas 2.0 ¿existen? Perspectivas en torno a las lenguas y a la elaboración del ciberespacio), eta bilakaera horretan zeintzuk izan diren nagusitzen joan diren hizkuntzak (80. hamarkadako komunitate birtualak, 90eko plataforma erraldoiak, Puntocom enpresak… ). Errepasoa hizkuntzak egun dituen erronkekin amaitu zuen, besteak beste, eduki propioak sortzea.
Bertako presentziari dagokionez, Gorka Julio, Unai Fernández de Betoño eta hirurok bildu ginen Euskara 2.0ren inguruan. Gorkak euskara Interneteko sare sozialen testuinguruan kokatu zuen, Unaik euskarak sarean izan duen ibilbidea erakutsi zigun (Euskara sarean) eta nik euskaljakintzan euskara zabaltzeko egiten duguna eta gure lanerako filosofia eta metodologia azaldu nituen: edukiak sortu eta partekatu.
Hemen uzten dut erabilitako aurkezpena. Batez ere irudien laguntza erabili nuen; beraz, ez dut uste oso baliagarria izango denik. Halere, hementxe geratzen da:
Ikastaro osoa streaming eta Twitter bidez (#eu20) jarraitu ahal izan zen. Eli Pombo zuzendariak amaieran egindako sintesi ariketa eskuratzen dugun bitartean, hementxe dituzue partaideetako batek, Unai Cuevasek, ateratako ondorioak:
Informazio gehigarria:
Eguneraketa (20010-07-20):
- Euskara 2.0: ondorioak edo… (Eli Pombo, Argia)
- Euskara 2.0 (Gorka Julio, Berria)


[...] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Rober Gutiérrez. Rober Gutiérrez said: RT @euskaljakintza: [maitego] EHUko Uda Ikastaroak: Euskara 2.0 http://bit.ly/ccdJUr [...]
Uztaila 17th, 2010 at 16:36[...] EHUko Uda Ikastaroak: Euskara 2.0 (Maite Goñi) [...]
Uztaila 20th, 2010 at 10:05[...] EHUko Uda Ikastaroak: Euskara 2.0 (Maite Goñi) [...]
Urria 19th, 2010 at 22:38[...] hauei buruz idatzi duten bi blogari aurreratu zaizkit: Maite Goñi bera eta Unai Cuevas. Beraz hartu ezazue honako hau horien osagarri [...]
Abendua 7th, 2010 at 10:53[...] hauei buruz idatzi duten bi blogari aurreratu zaizkit: Maite Goñi bera eta Unai Cuevas. Beraz hartu ezazue honako hau horien osagarri [...]
Maiatza 30th, 2011 at 18:38