Blogariak Amarauna saioan, 2010-06-20
Atzo goizean Gorka Julio, Mikel Iturria eta hiruruok izan ginen EITBko estudioetan, Miramonen, Andoni Mutiloa eta Arantxa Arzarekin batera, iganderoko Amarauna saioko “Blogarien tartean”.
Hitz egiten hasi orduko bukatu behar izan genuen; eta gai dezente prestatuta bagenuen ere, azkenean, hauek baino ez genituen ukitu:
- Non hasten du zure egun digitala? Zuzeu.com-en argitaratutako artikuluaren harira, bakoitzaren egun digitalari buruz aritu ginen labur. Ez zigun denborarik eman aipatzeko, baina interesgarria da Albisteak 2.0n horren inguruan egindakoa (ikus saio osoa gehigarrien atalean).
- Jardunaldiak Tknikan:
- Tokitan.tv. Haritz Rodriguez lagunak estreinatu du Tokitan.tv. Bere lehen bidaian, Soriara eraman gaitu oreinen “berrea” ikustera.
- Greba Euskal Herrian gunea ere izan dugu hizpide. Bertan bilduko dira grebaren inguruan antolatuko diren hainbat ekintza. Mikel Iturriak ere hitz egin zuen duela gutxi bere blogean honi buruz: Greba orokorrak ekainaren 29an.
- Amaitzeko, Leroyk, Gasteizko gazte batek, Youtuben duen kanalaren arrakastaz mintzatu ginen. Hona hemen albistea EITBn.
Joxe Rojasek Teknopataren txokoan utzi digu saioaren grabazioa. Entzun nahi baduzue, egin klik:
- Amarauna, 2010-05-23 ( Teknopataren txokoan eta EITBn)
- Aurreko saio guztiak
Gehigarriak:
Albisteak 2.0.014 – Hurrengo geltokia: from Albisteak 2.0 on Vimeo.

