30
mai

Euskovision Elgetako Espaloitik zuzenean Sustaturako

Atzo Elgetako Espaloia Kafe Antzokian izan ginen Euskovision delakoa Sustaturekin komentatzen. Ekitaldi honen inguruko informazioa Sustatun bertan duzue, baina, labur esateko, honetan datza: Eurovision jaialdia pantaila handi batean ikusi bitartean, Coveritlive bidez komentatzea. Asmatuko zenuten bezala, ez dira iruzkin profesionalak, Uribarri baikinan, ez; kontua bertan gertatzen den edozer umorez komentatzea da.

Taldetxo bat (Iban Arantzabal, Goio Arana, Josu Mendicute, Orreaga Aranburu, Elena Laka, Jon Berezibar -barkatu baina pare baten izenak ez dakizkit-) bildu ginen atzo Luistxo Fernández, Ana Malagón eta Goio Telletxea aparten gidaritzapean. Ez dago esan beharrik ederki baino hobeto pasatu genuela: batak ez dakit nola zeukala ilea eta barrez, bestearen izterrak sekulakoak zirela eta barrez… Burutik pasatu zitzaigun guztia idatzi genuen! Aitortu beharrean nago hara joan aurretik entzun gabe nituela sailkatutako abestiak, eta ez nuela ideiarik ere aurretik gertatutakoaz, baina garbi geratu zen maila handia zegoela bertaratutakoen artean. Sustatuk egun batzuk lehenago parte hartzeko deia egina zuenez, gainera, hortxe egon ziren komentarista gehiago sareaz bestaldean gurekin batera.

Momentu bereziki barregarriak izan genituen: espontaneoa agertu zenean, ilehori hau ikusi genuenean, bozketa garaian herrialde ezberdinetako aurkezleak ateratzean, Uribarrik “xarrr de momen” esaten zuen bakoitzean… Haserretu ere, haserretu ginen pixka bat irabazlearekin (Germany twelve points!), ez baitzitzaigun irabazteko moduko abestia iruditu eta, behin kritikatzen hasita, puntuatzeko modu berriarekin freskotasuna eta zirrara apur bat galtzen dela iruditu zitzaidan…

Aurreko guztiaz gain, garbi dago nire gustu musikala oso urrun dagoela herrialde ezberdinetako ordezkarien faboritismoetatik. Nik ez nuen bat bera ere asmatu; halere, norbaitek irabaztekotan, nik hauei emango nieke saria:

Gauza hauek, hotzean eta testuingurutik at, bitxi samarrak gera daitezke; halere, hementxe klik eginda, han hitz egindakoari begitxo bat botatzeko aukera izango duzue. Ez ginen, baina, bakarrak izan horrelako kontuetan. EurOut ere (Europa osora begira egindako lesbianentzako webgune bat) liveblogging egiten ibili zen gure antzera. Luistxo bi taldeon jarduna errepasatzen egon da eta, antza denez, iruzkin berberak egin genituen. Harrigarria benetan konparazioa!

Amaitzeko, esan, gutako batzuk (Ana, Goio, Orreaga eta ni)  Elgetan geratu ginela argazkiko Eguzkitza landetxean. Plazer bat izan da gaurko gosaria, konpainia ezin hobean!!

Eguzkitza landetxea

28
mai

IKTeroak bloga eta bere jarduna ikerketagai

IKTeroakIkastolako gunean, Jakintza.net-en, irakurri ahal izan dudan legez, berri on bat iritsi zitzaigun aurrekoan gurera: IKTeroak bloga ikerketa baten xede izan da. Ikerketa horretan, hezkuntza munduan IKTeroak izan duen garrantzia eta eragina azpimarratzen dira.

EHUko 3 irakaslek egin dute lana eta, bertan irakurri ahal izan dugun legez, gure jardunari buruzko analisia Análisis de las Políticas Educativas de las TIC en los Centros Escolares y sus Efectos sobre la Innovación Pedagógica en el País Vasco delako proiektuaren barnean kokatzen da. Guretzat oso pozgarria izan da, ez dago esan beharrik, mota honetako ikerketa bateko helburu izatea, eta eskerrak eman nahi dizkiegu analisia aurrera eraman duten irakasleei errekonozimenduarengatik; izan ere, euren ondorioak irakurrita, garbi geratzen baita urteotan egindako lana ez dela oharkabean pasatu. Zorionak, beraz, gure IKT dinamizatzaile Jokin Lacalleri, bloga eta ekimena martxan jartzeagatik eta saltsan sartutako irakasleei. Niretzat ohore bat izan da bertan parte hartzea, eta Jokin eta Mikelengandik hainbeste ikastea eta beraiekin esperientzia mordoa partekatzea.

Gutxi gorabehera analisia zertan datzan jakiteko, hementxe duzue bertan egin duten laburpena:

Resumen

Se ha escrito bastante sobre los profesores innovadores; profesores que se mantienen a la vanguardia del panorama en tecnología educativa y/o que son abanderados de la innovación pedagógica. La peculiaridad de la iniciativa que presentamos en este artículo radica en que, a través del blog IKTeroak, algunos de esos pioneros están compartiendo sus conocimientos y reflexiones en aras de promover la formación continua en TIC de las personas pertenecientes a diferentes estamentos de su centro, así como de la comunidad educativa en un sentido amplio.

Más allá de la simplicidad técnica que las herramientas de la web 2.0 ponen a disposición de los usuarios, acciones concretas, equivalentes a la creación de un blog como IKTeroak, pueden desencadenar revisiones profundas del diálogo que se establece entre la teoría y la práctica educativa, los roles de sus promotores y su comunidad, la filosofía subyacente y el modelo tecnológico por el que se toma partido. En cualquier caso, estas reflexiones, los cambios, no suelen darse de forma inmediata, y mucho menos homogénea. Responden a un proceso de ida y vuelta continua, en la que intervienen complejos factores interconectados que resultan determinantes en el desarrollo, la orientación de las actuaciones, y que muchas veces pasan desapercibidos. Por eso, creemos que es importante analizar cómo se establece el flujo de pensamiento y conocimiento con la comunidad, y cómo los percibe ésta.

Partiendo de la consideración de que las pequeñas acciones son cruciales para abrir cauces hacia grandes transformaciones, hemos centrado nuestro análisis en el blog IKTeroak. Describimos los fundamentos teóricos, los motores y el contexto del blog, analizamos su evolución y los perfiles de las personas que han ido interactuando en él, sus roles. Y por último, contaremos qué flujos transversales ha generado, a qué experiencias ha servido de catalizador, y qué incidencia pública está teniendo.

(1) El presente artículo es uno de los frutos del proyecto de investigación Análisis de las Políticas Educativas de las TIC en los Centros Escolares y sus Efectos sobre la Innovación Pedagógica en el País Vasco (SEJ2006-12435-C05-02). Parte de este trabajo ha consistido en identificar y analizar experiencias educativas con TIC (Tecnologías de la Información y la Comunicación) que despuntan por su buen hacer en el contexto escolar vasco. Por su parte, IKTeroak es un blog que cuenta con gran reconocimiento y seguimiento desde hace años, tanto dentro como fuera de la comunidad educativa, pero este proyecto de investigación nos ha llevado a reencontrarnos con él desde una nueva mirada más analítica.

León Guereño, M., Correa Gorospe, J.M. y Jiménez de Aberasturi Apraiz, E.  IKTeroak: flujo de pensamiento y conocimiento para la formación continua en TIC de la comunidad educativa
Revista de Educación, 352. Mayo-Agosto 2010, pp. 203-215
Fecha de entrada: 10-06-2009 Fecha de aceptación: 05-11-2009

Osorik irakurri nahi baduzue, hementxe lotura: IKTeroak: flujo de pensamiento y conocimiento para la formación continua en TIC de la comunidad educativa (pdf).

24
mai

Blogariak Amaraunean, 2010-05-23

Atzo Gorka Julio, Mikel Iturria eta ni izan ginen Amarauneko blogarien tartean, Arantxa Arza eta Andoni Mutiloarekin. Astean zehar izandako hiru hitzordu garrantzitsu aipatu genituen: Nonick Conference, Azkue Fundazioak antolatutako Jakintza Librearen jardunaldiak eta Diario Vascoren eskutik etorritako Congreso Internacional de Ciudadanía Digital.  Google TV ere izan genuen hizpide: iraultza iritsiko da telebistaren mundura? Amaitzeko, datorren larunbatean, Elgetan, ospatuko den Euskovision aitatu genuen.

Teketen, Iturri eta euskaljakintza

Beti bezala, gai askoz ere gehiago genituen prestatuta, baina horretarako baino ez zuen eman gure denborak!

Joxe Rojasek, oraingoan ere bere lana txukun-txukun eginez, Teknopataren txokoan utzi digu saioaren grabazioa. Entzun nahi baduzue, egin klik:

Gehigarriak:

21
mai

Eguneko aipua: aipuak euskaraz eta Wikipedia lotzen dituen ekimena

Ez daukat esan beharrik zenbat gustatzen zaizkidan egunero-egunero (edo astero edo hilabetero), hau da, pixkanaka-pixkanaka euskararen presentzia sarean areagotzen duten ekimenak. Gaur horietako baten berri izan dut: eguneko aipua. Beñat Altuna (@baltuna) animatu da abian ipintzera egunero aipu bat euskaraz sareratzea helburu duen iniziatiba hau. Twitter eta Tumblr baliatuko ditu horretarako.

Eguneko aipua deituriko Tumblr kontuan topatuko ditugu aipuak (gehientsuenak Argiaren egutegitik ateratakoak), eta hortxe argitaratutako aipamen oro Twitter bidez ere jaso ahal izango da @aipua jarraituz. Baina ez da hor amaitzen kontua. Wikipediari bultzadatxo bat eman nahian, asko gustatu zaidan beste ideia bat txertatu du: zitaren egilearen izenean klik eginda, Wikipediara joan gaitezke eta autore horri buruzko informazioa editatu eta osatu. Bikaina, ezta? Orain denon artean horiek osatzen joatea baino ez zaigu falta!

20
mai

Open Space Azkue Fundazioaren eskutik: euskara & Internet XXI. mendean

Asteartean Azkue Fundazioak Bizkaiko Foru Aldundiaren liburutegian antolatutako Jakintza Librearen Jardunaldietan egoteko aukera izan nuen. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiet gonbidapenagatik eta jardunaldi interesgarri hauetan parte hartzeko abagunea emateagatik. Jardunaldi hauetan euskara, sarea eta software librea izan dira protagonistak. Gorka Palazio, Marko Txopitea eta hirurok Open Space: euskara & Internet XXI. mendean delako ekitaldian gure harri koskorra ipintzeko parada izan genuen eta han hitz egindakoaren berri laburra emango dizuet.

Hasteko, azpimarratu nahi dut asko gustatu zitzaidala erabili genuen formatua; izan ere, xedea gune ireki bat lortzea izanda, euskarari eta euskal software libreari buruz eztabaidatzekoa prestatua, nik uste dut bete-betean asmatu zutela. Aldez aurretik, gonbidatu bakoitzari galdera bat helarazi ziguten:

  • Zer urrats egin ditzakegu software librearen erabilera eta hedapena sustatzeko?
  • Zer egin dezakegu sarean euskarazko edukiak sortu eta sustatzeko?
  • Zein dira euskararen erabilera sarean hedatzeko oztopo nagusiak?

Jardunaldia galderekin hasi zen. Gutako bakoitzak 5-10 minutu izan genituen horien inguruko zertzelada nagusiak botatzeko. Jarraian, bertaratutakoak hiru taldetan banatu ziren. Hizlariok taldez talde ibili ginen bakoitza gure galderarekin bueltaka, ideiak partekatuz, hausnarketa kolektiboan. Amaieran, talde ezberdinetan esandakoak bateratzen saiatu ginen.

Niri dagokidanez, azken galdera suertatu zitzaidan. Euskararen erabilera sarean hedatzeko oztopo nagusiak? Denak eta bakar bat ere ez! Horixe da burura etorri zitzaidan lehenengo gauza. Ez da erraza, ez, horrelakoei erantzunak ematea; niri erantzunak baino, galderak etortzen baitzaizkit burura. Gainera, ez dakit sareak baduen aparteko oztoporik, euskara hedatzeko garaian, kaleak berak ez duenik. Kontuak kontu, oztopoak askotan guk geuk sortzen ditugunez (sareko elkarrizketan sartzen ez garelako), eta hori gainditu nahian edo,  Twitter bidez bota nuen galdera norbaitek erantzungo zuen esparantzaz. Hauexek dira bildutako erantzunak. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkizuet parte hartu zenuten guztioi, horietako asko izan genituelako abiapuntu gure eztabaidan:

  • @eztabai Ohitura falta, tresnak ia-ia beti erdaraz daude, alfertasuna…
  • @Jozulin: Ba, baliteke oztopo batzuk orokorrak izatea: errezeloa sarearekiko, teknologiarekiko… Eta beste batzuk hizkuntza minorizatuari dagozkionak: konplexuak (nik ez dakit euskaraz idazten, gauza “hauek” hobeto erdaraz)
  • @txargain: Alde batetik, idazteko eta irakurtzeko gaitasun falta. Bestetik, estandarra ahozkotik urrun dagoela. Bestetik, konplejuak, beldurrak txarto egingo dugula… Euskaldun normalak egin beharrean, beste batzuk anormaldu.
  • @filoblogia Oztopo posible bat? Zure mezua jende gehiagorengana iristeko gogoa; euskara eta beste hizkuntza hori(ek) erabili, lan doblea. (+ @jozulin)
  • @astigarraga: sarean ez dut ikusten kaleko erabilera hedatzeko dauden oztopoetatik oso aparteko ezer, sinplegia? Hizkuntza lehia gehiago?
  • @eastigarraga a) euskaldunen tribu globalean parte hartzeak? http://www.slideshare.net/eneko/tendencias-de-futuro-en-la-sociedad-actual slide 16 b) Internet lokalerantz: infoa, bilaketak.
  • @bontxi Eta gazteontzat badago sarean eskaraz egiteko interesgarririk? Esan nahi dut pertsonen artean erabiltzen dela hizkuntza gehienbat, pertsonen sareetan ta pertsonek hizkuntza zerbait egiteko erabiltzen dute, hortik lehengo galdera.
  • @ainhoaeus Badago zerbait interesgarririk gazteentzat sarean? Ez, behintzat, kalean baino gutxiago, nik uste.
  • @MikelBelasko Gai gaiztoa, zinez. Askotan ematen du txikiak txikiago egiten direla 2.0 munduan.
  • @iruneaguirre Nik uste dut euskaldunon eleaniztasuna oztopo izugarria dela. Hori eta denbora. Agian joerak. Ez dakit. Dena lotuta dago. Eleaniztasuna arrunta da euskaldunontzat, onerako eta txarrerako. Oraintxe, hausnartzen, Atxagari egin nion elkarrizketan honek esandakoa daukat buruan.

Zer-nolako etorkizuna aurreikusten diozu euskarari? Nik uste dut gutxiengo guztiek etorkizun iluna daukatela. Hori hala da, hori ukatzea ez da oso errealista. Etorkizuna zaila da, baina agian hemen ere, Homerok Odisea idatzi zuenean bezala, gauza bera ikasi beharko dugu: garrantzizkoa bidaia da, guk zer egiten dugun gure egoeran eta guk nola ikasten dugun bizitzen, bizitza nola antolatzen dugun. Egoera zail baten aurrean, zuk bizitza bat egin dezakezu. Hau, agian, astakeria bat esatea da jende askorentzat. Hemengo egoera zaila da; baina metafisikoa da zaila, ez fisikoa. Azken batean, hizkuntzak izugarrizko garrantzia dauka edo izan dezake; bai, baina ogiak gehiago. Hemen, plano askotan ematen da bizitzaren hori, paradisu izan edo ez izan, eta nola egin bizitza. Nik ez dut uste plano metafisikoan zailtasun honek guri galerarik ekartzen digunik; inola ere, kontrakoa iruditzen zait, indartu egiten du gure izpiritua. Gainera, beste hizkuntzak ere hitz egiten ditugu. Beraz, beste planoak – ogiarenak, ekonomikoak…- ondo joaten baldin badira, orduan metafisikoak, hizkuntzarenak, ez gaitu sobera estutuko. Biziko gara ahal dugun bezala, eta gero-gerokoak.

  • @iruneaguirre Hori da, azken batean. Plano asko, hizkuntza asko, baina moldatzeko zailtasunik ez. Erosotasuna hizkuntzaren gainetik jartzen da. Lehenesten ditugun joerak daude, informazio iturri esanguratsuak (asko eta asko inglesak), eta edukia, bera, da aintzat hartzen dena, mezua. Arnasteko denbora juxtu-juxtu izaten dugu eta inglesarekin lehiatzea, hiztun kopuruagatik baino ez bada, zentzugabea da erabat. Eta, orain, pentsatzen, hausnartzen.. izugarria iruditzen zait euskalblogosferak eskaintzen dituen aukeren oparotasuna. Ezjakintasunetik bi aukera: edo euskaldun asko biltzen dituen sarea da, edo lan nabaria eta azpimarragarria egiten duten gutxi batzuek osatzen dute. Nolanahi ere, desinformazioa hor dago. Askotan, aukera horiek guztiak ez dira zabaltzen, hedatzen, eta horrela sarean euskaraz aritzeko aukera galtzen da, edo agian murriztu, ez dakit. Garrantzitsua litzateke, etorkizunera begira, ideien hedatze hori, zabaltze hori, aukera horiek euskaraz ere izan badirela jakinarazteko, behinik behin. Hortik aurrera norberak erabakiko du, kalean bezala. Amaitzeko esan, bide horretan, teknologia berrien normalizazioa eta hauen integrazioa (hezkuntzan) nahitaezkoak izango direla, edo horrela ikusten dudala nik, nire ezjakintasunetik, gauza.

Oso ekarpen interesgarriak, zalantzarik gabe! Horietako batzuk aintzat hartuta, abiatu genuen txoko lana. Horietaz gain, jarraian laburbilduko ditut bertan azaldutako hainbat ideia solte:

  • Software askea euskaratzerakoan, hainbat ekimen jatorri ezberdinetatik bultzatzen denez, batzuetan batasun falta edo itzulpen horien zentralizazio falta nabaria da. Nahiz eta atzo garbi geratu zen librezale.org-en egiten ari diren lana eta nola egiten duten lan hori, bezperan komentatu zen askotan euskaraketa solteak egiten direla eta ez direla errepositorio nagusian ipintzen (euskaratu nahi den aplikazio horren gune nagusian) eta, horregatik, hainbatetan euskaratutako lanak eta bertsioak bidean galtzen direla edo bi aldiz egiten dela euskaraketa bera.
  • Euskaraz aritzeko esfortzu bikoitza egin behar da. Lehenetsitako aukerak beste hizkuntza batzuetan etorri ohi dira; beraz, euskaraz bizi nahi duenak ezarpenak aldatu egin behar ditu (nahiz eta lan handia ez izan, hainbatek -erosotasunagatik edo ezjakintasunagatik- lehenetsitako hizkuntzan uzten ditu).
  • Ekintza ugari egiten da sarean euskara bultzatzeko, edukiak euskaraz ipintzeko eta abar; dena den, horiek oso sakabanatuta dauden errezeloa dago.
  • Ikasleak dira etorkizuna, hezi egin beharko genituzke alor honetan. Ondo legoke ikasleek:
    • aplikazioak euskaratzea
    • beste ikasle gaztegoei erakustea
    • edukiak sortzea
    • euskaraz bizi diren ikasleak hain eremu euskaldunekoak ez direnekin harremantzea
    • materialak partekatzea, denon eskura ipintzea
  • Oso garrantzitsua litzateke Google ahalguztidunak bere aplikazio guztietan euskara onartzea.
  • Wikipedia elikatzen joateko ekintzak sustatu beharko lirateke.

Ahaztu egin zitzaidan komentatzea  .eus domeinua lortzea ere urrats garrantzitsua litzatekeela euskararen bisibilitatea lortzeko bidean. Baina, tira, geratu dadila hementxe jasota! Beste gauza asko ere atera zen, baina ezinezkoa dena biltzea. Honaino, beraz, niri luzatu zidaten galderari buruzko gogoeta. Marko Txopitea eta Gorka Palazioren blogetan topatu ahal izango dituzue eurei egokitutako galderei buruzkoa.

Eta bukaeraraino iritsi zaretenontzako galdera: zuek nola ikusten duzue? Zeintzuk dira, zuen aburuz, euskararen erabilera sarean hedatzeko oztopo nagusiak?

  • @eztabai  Ohitura falta, tresnak ia-ia beti erdaraz daude, alfertasuna…
  • @Jozulin: Ba, baliteke oztopo batzuk orokorrak izatea: errezeloa sarearekiko, teknologiarekiko… Eta beste batzuk hizkuntza minorizatuari dagozkionak: konplexuak (nik ez dakit euskaraz idazten, gauza “hauek” hobeto erdaraz)
  • @txargain: Alde batetik, idazteko eta irakurtzeko gaitasun falta. Bestetik, estandarra ahozkotik urrun dagoela. Bestetik, konplejuaj, beldurrak txarto egingo dugula… Euskaldun normalak egin beharrean, beste batzuk anormaldu
  • @filoblogia Oztopo posible bat? Zure mezua jende gehiagorengana iristeko gogoa; euskara eta beste hizkuntza hori(ek) erabili, lan doblea. (+ @jozulin)
  • @astigarraga: sarean ez dut ikusten kaleko erabilera hedatzeko dauden oztopoetatik oso aparteko ezer, sinplegia? Hizkuntza lehia gehiago?
  • @iruneaguirre Nik uste dut euskaldunon eleaniztasuna oztopo izugarria dela. Hori eta denbora. Agian joerak. Ez dakit. Dena lotuta dago. Eleaniztasuna arrunta da euskaldunontzat, onerako eta txarrerako. Oraintxe, hausnartzen, Atxagari egin nion elkarrizketan honek esandakoa darabilt buruan.

    “Zer-nolako etorkizuna aurreikusten diozu euskarari?
    Nik uste dut gutxiengo guztiek etorkizun iluna daukatela. Hori hala da, hori ukatzea ez da oso errealista. Etorkizuna zaila da, baina agian hemen ere, HomerokOdisea idatzi zuenean bezala, gauza bera ikasi beharko dugu: garrantzizkoa bidaia da, guk zer egiten dugun gure egoeran eta guk nola ikasten dugun bizitzen, bizitza nola antolatzen dugun. Egoera zail baten aurrean, zuk bizitza bat egin dezakezu. Hau, agian, astakeria bat esatea da jende askorentzat. Hemengo egoera zaila da; baina metafisikoa da zaila, ez fisikoa. Azken batean, hizkuntzak izugarrizko garrantzia dauka edo izan dezake; bai, baina ogiak gehiago. Hemen, plano askotan ematen da bizitzaren hori, paradisu izan edo ez izan, eta nola egin bizitza. Nik ez dut uste plano metafisikoan zailtasun honek guri galerarik ekartzen digunik; inola ere, kontrakoa iruditzen zait, indartu egiten du gure izpiritua. Gainera, beste hizkuntzak ere hitz egiten ditugu. Beraz, beste planoak – ogiarenak, ekonomikoak…- ondo joaten baldin badira, orduan metafisikoak, hizkuntzarenak, ez gaitu sobera estutuko. Biziko gara ahal dugun bezala, eta gero-gerokoak”.

    Hori da, azken batean. Plano asko, hizkuntza asko, baina moldatzeko zailtasunik ez. Erosotasuna hizkuntzaren gainetik jartzen da. Lehenesten ditugun joerak daude, informazio iturri esanguratsuak (asko eta asko inglesak), eta edukia, bera, da aintzat hartzen dena, mezua. Arnasteko denbora juxtu-juxtu izaten dugu eta inglesarekin lehiatzea, hiztun kopuruagatik baino ez bada, zentzugabea da erabat.

    Eta, orain, pentsatzen, hausnartzen.. izugarria iruditzen zait euskalblogosferak eskaintzen dituen aukeren oparotasuna. Ezjakintasunetik bi aukera: edo euskaldun asko biltzen dituen sarea da, edo lan nabaria eta azpimarragarria egiten duten gutxi batzuek osatzen dute. Nolanahi ere, desinformazioa hor dago. Askotan, aukera horiek guztiak ez dira zabaltzen, hedatzen, eta horrela sarean euskaraz aritzeko aukera galtzen da, edo agian murriztu, ez dakit. Garrantzitsua litzateke, etorkizunera begira, ideien hedatze hori, zabaltze hori, aukera horiek euskaraz ere izan badirela jakinarazteko, behinik behin. Hortik aurrera norberak erabakiko du, kalean bezala. Amaitzeko esan, bide horretan, teknologia berrien normalizazioa eta hauen integrazioa (hezkuntzan) nahitaezkoak izango direla, edo horrela ikusten dudala nik, nire ezjakintasunetik, gauza.

  • @eastigarraga a) euskaldunen tribu globalean parte hartzeak? http://www.slideshare.net/eneko/tendencias-de-futuro-en-la-sociedad-actual slide 16  b) Internet lokalerantz: infoa, bilaketak.
  • @bontxi  Eta gazteontzat badago sarean eskaraz egiteko interesgarririk? Esan nahi dut pertsonen artean erabiltzen dela hizkuntza gehienbat, pertsonen sareetan ta pertsonek hizkuntza zerbait egiteko erabiltzen dute, hortik lehengo galdera.
  • @ainhoaeus Badago zerbait interesgarririk gazteentzat sarean? Ez, behintzat, kalean baino gutxiago, nik uste.
  • @MikelBelasko Gai gaiztoa, zinez. Askotan ematen du txikiak txikiago egiten direla 2.0 munduan.

Hurrengo orrialdea »

"azkue fundazioa" "creative commons" "gaurko hitza" "infografiak euskaraz" "software askea" aipuak amarauna artikuluak aurkezpenak azkue begikoak bideoak blogariak ebentoak EGA ekt elkarrizketak euskaljakintza euskara euskovision hezkuntza hitzapasa ideiak ikastaroak ikastola ikerketak IKTeroak infografiak inspiration ipad irakaskuntza itzulpenak jardunaldiak konpetentziak maitego mu nonick prezi radiohead sarrera sopa sustatu twitter txostenak wikipedia

WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck and Luke Morton requires Flash Player 9 or better.